25. IKASGAIA
Zergatik eta nola eraikitzen ditugu gure bilera-aretoak?
Bilera-aretoetan aztertzen den biblia-irakaskuntza nagusia Jainkoaren Erreinuari buruzkoa da, Jesusen predikatze-lanaren gai berbera (Lukas 8:1).
Jainkoa adoratzeko erabiltzen diren tokiak dira. Bilera-aretoetan, Jehobaren lekukoek beraien eremuko predikatze-lana antolatzen dute (Mateo 24:14). Areto hauek tamaina eta diseinu ezberdinak dituzte, baina denak dira eraikin apalak. Bilera-areto askotan kongregazio bat baino gehiago biltzen da. Azken urteetan, milaka bilera-areto berri eraiki ditugu (egunean bost batez beste) kongregazioen kopurua handitzen doalako. Nola lortu dugu hau egitea? (Mateo 19:26).
Funts edo diru-kaxa bakar batera zuzendutako dohaintzen bidez eraikitzen dira. Dohaintzak sukurtsalera bidaltzen dira. Honela, bilera-aretoa eraiki edo berreraiki behar duten kongregazioek dirua eskuragarri dute.
Jatorri, lanbide eta egoera desberdinetako bolondresek eraikitzen dituzte. Lurralde askotan, Bilera-aretoen eraikuntza taldeak antolatu dira, kide iraunkorrez eta epe bateko kideez osaturikoak. Eraikuntza taldeak, beraien herrialdeko kongregazioei bilera-aretoak eraikitzen laguntzera joaten dira kongregazio batetik bestera, urrutiko eremuetaraino ere iritsiz. Beste herrialde batzuetan, Jehobaren lekuko gaituak aukeratzen dira bilera-aretoen eraikuntza eta berritzea gainbegiratzeko. Nahiz eta lurraldeko langile adituak lana egiteko eskaintzen diren, bertako kongregazioko kideek egiten dute lanaren gehiengoa. Jehobaren espirituari eta bere zerbitzariek gogo osoz egindako ahaleginei esker, hau guztia egitea lortzen dugu (127. Salmoa 1; Kolosarrei 3:23).
-
Nola lortzen dugu bilera-aretoak eraikitzea munduan zehar?