Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

22. IKASGAIA

Zer egiten da sukurtsaletan?

Zer egiten da sukurtsaletan?

Salomon uharteak

Kanada

Hegoafrika

Lurralde bateko edo anitzetako predikatze-lanaz arduratzeko, Betelgo kideek sail desberdinetan egiten dute lan: itzulpen-taldeetan, aldizkariak inprimatzen, liburuak koadernatzen, biltegian, audio-bideo grabaketetan edo lurraldearen beste behar batzuez arduratzen.

Sukurtsal-batzorde batek lana gainbegiratzen du. Zuzendari-batzordeak, sukurtsal bakoitzeko jardueraren ardura bertako sukurtsal-batzordearen esku uzten du. Sukurtsal-batzorde hauek ongi prestatutako hiru arduradunek edo gehiagok osatzen dituzte. Sukurtsal-batzordeak, beraren ardurapean dagoen lurralde-eremuko informazioa ematen dio Zuzendari-batzordeari, besteak beste, egindako aurrerapenak eta sortu daitezkeen arazoak. Txosten horiek, Zuzendari-batzordeari argitalpenetan, bileretan eta biltzarretan aipatuko diren gaiak aukeratzen laguntzen diote. Zuzendari-batzordeak, ordezkariak bidali ohi ditu sukurtsalak bisitatzera eta, era berean, sukurtsal-batzordeei beraien zereginak betetzeko gida ematera (Esaera Zaharrak 11:14). Bisitan zehar, egoitza nagusiko ordezkariak hitzaldi bat egiten du bilera berezi batean. Honi esker, bertako sukurtsalaren ardurapean dagoen lurralde-eremuan bizi direnek adorea jasotzen dute.

Bertako kongregazioei laguntza ematen zaie. Sukurtsaletako anaia batzuek kongregazio berrien sortzea onartzeko ardura dute. Gainera, sukurtsalaren lurralde-eremuan dauden aitzindari, misiolari eta eskualde-arduradunen lana zuzentzen dute. Biltzarrak antolatzeaz gain, bilera-areto berrien eraikuntza koordinatzen dute. Gainera, kongregazioek behar dituzten argitalpenak bidaltzen direla ziurtatzen dute. Sukurtsaletan egiten den guztiak, predikatze-lanak ordenaz aurrera egitea errazten du (1 Korintoarrei 14:33, 40).

  • Nola laguntzen diote sukurtsal-batzordeek Zuzendari-batzordeari?

  • Zein ardura dituzte sukurtsalek?