Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Barkamena

Barkamena

Zer pentsatzen du Jehobak barkamenari buruz?

Sl 86:5; Dn 9:9; Mik 7:18

Ikusi 2Pe 3:9 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Sl 78:40, 41; 106:36-46. Israeldarrek Jehoba askotan mindu zuten arren, berak behin eta berriz barkatu zituen.

    • Lk 15:11-32. Jesusek Jehoba barkatzeko prest dagoela erakutsi zuen adibide baten bidez. Adibide honetan, aita errukior batek bere semea barkatzen du, gauza txarrak egin arren damututa dagoelako.

Zer egin zuen Jehobak gure bekatuen barkamena izan dezagun?

Jn 1:29; Efe 1:7; 1Jn 2:1, 2

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Heb 9:22-28. Gure bekatuak barkatuak izateko modu bakarra Jesu Kristoren odola dela azaldu zuen Paulo apostoluak.

    • Ap 7:9, 10, 14, 15. Joanek honakoa idatzi zuen: Jehobak gizatalde handiaren bekatuak barkatzen ditu, Jesu Kristoren sakrifizioan fedea dutelako.

Jehobak guri barkatzea nahi badugu, zer egin behar dugu besteek gure aurka bekatu egiten dutenean?

Mt 6:14, 15; Mk 11:25; Lk 17:3, 4; St 2:13

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Jb 42:7-10. Jehobak Job sendatu eta bedeinkatu zuen. Baina, horren aurretik, Joben aurka hitz egin zuten hiru gizonen alde otoitz egiteko eskatu zion.

    • Mt 18:21-35. Jesusek adibide bat jarri zuen honakoa azaltzeko: Jehobak gu barkatzea nahi badugu, besteak barkatu behar ditugula.

Zein garrantzitsua da gure bekatuak aitortu eta hauetaz damutzea?

Eg 3:19; 26:20; 1Jn 1:8-10

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Sl 32:1-5; 51:1, 2, 16, 17. Egin zituen bekatu larriengatik lur jota sentitu zen Dabid erregea eta bihotz-bihotzez damutu zen.

    • St 5:14-16. Bekatu larri bat egiten badugu, adindunengana jo behar dugula azaldu zuen Santiagok.

Jehobaren barkamena izan nahi badugu, zer aldaketa egin behar ditugu?

Esa 28:13; Is 55:7; Efe 4:28

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Er 21:27-29; 2Kr 18:18-22, 33, 34; 19:1, 2. Akab erregea triste jarri zen Jehobak zigortu egingo zuela jakin zuenean. Baina ez zenez bihotzez damutu, Jehobak ez zion barkatu eta hil egin zen.

    • 2Kr 33:1-16. Manases erregeak oso gauza txarrak egin zituen, baina Jehobak barkatu egin zion bihotzez damutu zelako. Ostera, Manasesek zeharo aldatu zela erakutsi zuen, idolatriaren aurka borrokatuz eta adorazio garbia bultzatuz.

Benetan damututa bagaude, zer puntutaraino dago Jehoba barkatzeko prest?

Sl 103:10-14; Is 1:18; 38:17; Jr 31:34; Mik 7:19

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Sm 12:13; 24:1; 1Er 9:4, 5. Dabidek bekatu oso larriak egin zituen arren, Jehobak barkatu egin zion benetan damutu zelako. Jehobak, beranduago, integritateari eutsi zion gizona izan zela esan zuen.

Jehoba bezala, nola egon zen Jesus beti barkatzeko prest?

Sl 86:5; Lk 23:33, 34

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Mt 26:36, 40, 41. Jesusen momenturik okerrenean, bere lagun minak lo gelditu ziren. Lagundu nahi zioten arren, oso nekatuta zeudela ulertu zuen berak.

    • Mt 26:69-75; Lk 24:33, 34; Eg 2:37-41. Pedrok hiru aldiz ukatu zuen Jesus ezagutzea, baina Jesusek barkatu egin zuen damututa zegoelako. Berpiztu ondoren, Jesusek Pedro bisitatu zuen eta, beranduago, kongregazioan pribilegio bereziak eman zizkion.

Nola dakigu Jehobaren barkamenak mugak dituela?

Mt 12:31; Heb 10:26, 27; 1Jn 5:16, 17

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Mt 23:29-33. Jesusek lege maisu eta fariseuei, talde bezala, betiko suntsituak izateko epaituak izango zirela ohartarazi zien.

    • Jn 17:12; Mk 14:21. Jesusek Judas Iskarioteri suntsipenaren semea deitu zion. Gainera, traidore horrentzat ez jaiotzea hobe izango zela esan zuen.

Zerk lagunduko digu besteei barkatzen?

Lk 17:3, 4; 1Ko 13:4, 5; Efe 4:32; 5:1; Kol 3:13