Gurasoak
Zeintzuk dira Jehobak ezkontza bizitza sortu izanaren arrazoi batzuk?
Has 1:27, 28; 2:18, 20-24
Nola ikusi behar dituzte gurasoek euren seme-alabak?
Sl 127:3-5; 128:3
Ikusi «Haurrak; Gazteak»
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Has 33:4, 5. Jakobek bere seme-alabak Jehobaren bedeinkapena zirela pentsatzen zuen.
-
Ir 1:15, 16, 22; 2:1-4; 6:20. Amram eta Jokebedek, Moisesen gurasoek, euren biziak arriskuan jarri zituzten beraien semetxoa babesteko.
-
Zer egin behar dute gurasoek euren seme-alaben alde?
Dt 6:6, 7; 11:18, 19; Esa 22:6; 2Ko 12:14; 1Tm 5:8
Zergatik da ona seme-alabei Jehoba obeditzen irakastea?
Esa 1:8, 9; 22:6
Ikusi 2Tm 3:14, 15 ere
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
1Sm 2:18-21, 26; 3:19. Samuelen gurasoek beraien semea tabernakuluan zerbitzatzeko eskaini zuten. Baina erregularki bisitatzen zuten eta bere beharrak asetzen laguntzen zioten. Denborarekin, Jehoba maite eta leialki zerbitzatzen zuen gizona izatera iritsi zen.
-
Lk 2:51, 52. Jesus bere gurasoen menpe mantendu zen, hauek inperfektuak izan arren.
-
Non aurkitu dezakete gurasoek seme-alabak hezteko gida?
Dt 6:4-9; Efe 6:4; 2Tm 3:14-17
Ikusi Sl 127:1; Esa 16:3 ere
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Ep 13:2-8. Manoah-ri bere emazteak mirari baten bidez seme bat izango zuela esan zitzaion. Orduan, Manoah-k semea hezteko gida eskatu zion Jehobari.
-
Sl 78:3-8. Gurasoek Bibliari buruz dakitena seme-alabei irakastea nahi du Jehobak.
-
Nahiz eta haur bat Jainkoa maite duen familia batean hazi, zergatik erabaki dezake Jehoba ez zerbitzatzea?
Eze 18:1-13, 20
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Has 6:1-5; Jud 6. Aingeruak Jehobarekin zeruan urte askotan egon ziren arren, haietako askok Jehobaren aurka errebelatzea erabaki zuten.
-
1Sm 8:1-3. Samuel profeta leiala eta zuzena izan arren, bere semeak desonestoak eta ustelak egin ziren.
-
Noiz hasi behar dute gurasoek seme-alabei Jainkoak eskatzen duena irakasten?
2Tm 3:15
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Dt 29:10-12, 29; 31:12; Esd 10:1. Israeldarrak Jehobari buruz ikasteko elkartzen zirenean, euren haurrak eramaten zituzten beraiek ere ikasi zezaten.
-
Lk 2:41-52. Jose eta Mariak euren haurrak, Jesus barne, Jerusalemgo tenplura eramateko ohitura zuten Pazkoa ospatzeko.
-
Zer eredu jarraitu behar dute gurasoek euren seme-alabak mina egin ahal dietenengandik babesteko?
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Ir 19:4; Dt 32:11, 12. Jehobak bere burua kumeak eraman, babestu eta zaintzen dituen arranoarekin konparatzen du.
-
Is 49:15. Jehobak ama batek bere haurtxoarekin egiten duena baino hobeto zainduko eta babestuko gaituela promesten digu.
-
Mt 2:1-16. Satanas Jesus, haurtxoa zela, hiltzen saiatu zen, astrologo paganoak Herodes errege gaiztoarengana zuzenduz. Baina Jehobak bere Semea babestu zuen, Joseri familia hartu eta Egiptora eramateko esanez.
-
Mt 23:37. Jesusek bere herria zaintzeko desioa, oiloak bere hegalpean txitak biltzen eta babesten dituen moduarekin konparatu zuen.
-
Zergatik irakatsi behar diete gurasoek seme-alabei sexuari buruz?
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Lb 15:2, 3, 16, 18, 19; Dt 31:10-13. Moisesen Legeak argi eta garbi hitz egiten zuen sexuari buruz. Eta Legea irakurtzen zenean, haurrak bertan egotea eskatzen zuen Jehobak.
-
Sl 139:13-16. Dabid salmogileak Jehoba goratu zuen giza gorputzaren diseinu zoragarriarengatik, besteak beste, haurrak izateko gaitasunarengatik.
-
Esa 2:10-15. Jehobaren ezaguerak eta jakinduriak gaizto eta maltzurrengandik babestu ahal digute.
-
Zergatik diziplinatu behar da maitasunez?
Esa 13:24; 29:17; Jr 30:11; Efe 6:4
Ikusi Sl 25:8; 145:9; Kol 3:21 ere
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Sl 32:1-5. Dabid erregeak Jehobaren diziplinaren pisua sentitu zuen. Hala ere, Jehobak bekatuengatik benetan damutzen direnak barkatzen dituela jakiteak lasaitu egin zuen.
-
Jon 4:1-11. Jonas profetak haserreturik eta errespetu faltarekin hitz egin zion Jehobari. Hala ere, Jehobak errukiari buruz irakatsi zion pazientziarekin.
-
Zergatik esan dezakegu diziplina gurasoek seme-alabak maite dituztela erakusteko modu bat dela?
Esa 3:11, 12; 13:24
Ikusi Esa 15:32; Ap 3:19 ere