Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Jehoba

Jehoba

Bere izena

Jehobaren izenaren esanahia «Berak izatea eragiten du» dela uste da

Has 1:1; Ir 3:13-15; Sl 102:25; Is 42:5

Zer izatera iristen da Jehoba edo nola izaten da beharrezkoa dena bere zerbitzariak zaintzeko?

Sl 19:14; 68:5; Is 33:22; 40:11; 2Ko 1:3, 4

Ikusi Sl 118:14; Is 30:20; Jr 3:14; Zak 2:5 ere

Zergatik da ezinbestekoa Jehobaren izena santutzea?

Sl 83:18; Is 29:23; Eze 36:23; Lk 11:2

Zergatik merezi du Jehobak, unibertsoko Subiranoak, bera obeditzea?

Ap 4:11; 7:9-12

Jehobaren titulu batzuk

Ahalguztiduna (Has 17:1; Ap 19:6)

Aita (Mt 6:9; Jn 5:21)

Armadetako Jehoba (1Sm 1:11)

Eternitatearen erregea (1Tm 1:17; Ap 15:3)

Goi-goikoa (Has 14:18-22; Sl 7:17)

Harkaitza (Dt 32:4; Is 26:4)

Jaun Subiranoa (Is 25:8; Am 3:7)

Maiestatea (Heb 1:3; 8:1)

Maisu Bikaina (Is 30:20)

Jehobaren ezaugarri bikain batzuk

Nola uzten du argi Jehobak santua dela, eta zer eragin izan behar du gugan hau jakiteak?

Ir 28:36; Lb 19:2; 2Ko 7:1; 1Pe 1:13-16

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Is 6:1-8. Isaias profetak Jehobaren ikuskari bat izan zuenean, ez zuela merezi sentitu zuen, bazekielako bekataria zela. Baina aingeru batek gizaki inperfektuak ere Jehobarentzat garbiak izan daitezkeela azaldu zion.

    • Erm 6:12-23; 12:1, 2. Paulo apostoluak bekatu egiteko joeraren aurka borrokatu dezakegula eta santutasunaren bidea jarraitu dezakegula azaldu zuen.

Zein handia da Jehobaren boterea eta nola erabiltzen du?

Ir 15:3-6; 2Kr 16:9; Is 40:22, 25, 26, 28-31

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Dt 8:12-18. Moisesek hau gogoratu zien israeldarrei: zituzten gauza on guztiak Jehobaren botereari esker zela.

    • 1Er 19:9-14. Jehobak bere botere handia erakutsiz animatu zuen lur jota zegoen Elias profeta.

Zergatik ez du parekorik Jehobaren justiziak?

Dt 32:4; Jb 34:10; 37:23; Sl 37:28; Is 33:22

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Dt 24:16-22. Jehobaren errukia eta maitasuna, bere justiziarekin bat datozela erakutsi zuen Moisesen Legeak.

    • 2Kr 19:4-7. Josafat erregeak epaileei gogoratu zien Jehobaren justizia ordezkatzen zutela, eta ez gizakiena.

Zerk erakusten du Jehoba inor baino jakintsuagoa dela?

Sl 104:24; Esa 2:1-8; Jr 10:12; Erm 11:33; 16:27

Ikusi Sl 139:14; Jr 17:10 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 1Er 4:29-34. Jehobak Salomon erregea garai hartako gizonik jakintsuena egin zuen.

    • Lk 11:31; Jn 7:14-18. Jesus Salomon baino askoz ere jakintsuagoa zen. Hala ere, bere jakinduria Jehobarengandik zetorrela onartu zuen.

Nola erakusten du Jehobak bere ezaugarri nagusia maitasuna dela?

Jn 3:16; Erm 8:32; 1Jn 4:8-10, 19

Ikusi Sof 3:17; Jn 3:35 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Mt 10:29-31. Jehobak bere zerbitzari bakoitza asko maite eta baloratzen duela erakusteko, Jesusek txori baten adibidea jarri zuen.

    • Mk 1:9-11. Jehobak Jesusi maite zuela eta bere Aita izateaz harro zegoela esan zion. Oso eredu ona da gurasoentzat, seme-alabek gurasoengandik gauza hauek entzutea behar dutelako.

Zer beste arrazoi ditugu Jehoba maitatzeko? Bibliak Jehobaren ezaugarri erakargarrien artean, besteak beste, hauek aipatzen ditu:

Aintzaz betea (Ap 4:1-6)

Aldaezina; fidagarria (Mal 3:6; St 1:17)

Atsegina (Lk 6:35; Erm 2:4)

Bakezalea (Flp 4:9)

Betikoa; hasierarik eta amaierarik gabea (Sl 90:2; 93:2)

Dena ikusten duena (2Kr 16:9; Esa 15:3)

Errukia erakusten duena (Is 49:15; 63:9; Zak 2:8)

Errukitsua (Ir 34:6)

Eskuzabala (Sl 104:13-15; 145:16)

Leiala (Ap 15:4)

Maiestatez betea (Sl 8:1; 148:13)

Pazientziaduna (Is 30:18; 2Pe 3:9)

Umila (Sl 18:35)

Zoriontsua (1Tm 1:11)

Zuzena (Sl 7:9)

Nola sentitzen gara Jehoba gehiago ezagutzen dugunean?

Dt 6:4, 5; Mk 12:28-32

Nola zerbitzatu dezakegu Jehoba?

Zerk erakusten digu Jehobak ez digula egin dezakeguna baino gehiago eskatzen?

Dt 10:12; Mik 6:8; 1Jn 5:3

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Dt 30:11-14. Israeldarrentzako ez zen obeditzeko zailegia Moises profetaren bidez emandako Legea.

    • Mt 11:28-30. Jesusek, bere Aita modu perfektuan imitatzen duenak, berarekin indarberrituta sentituko zirela ziurtatu zien bere jarraitzaileei.

Zergatik merezi du Jehobak guk bera gorestea?

Sl 105:1, 2; Is 43:10-12, 21

Ikusi Jr 20:9; Lk 6:45; Eg 4:19, 20 ere

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • Sl 104:1, 2, 10-20, 33, 34. Salmogileak Jehoba goretsi zuen bere kreazioarengatik.

    • Sl 148:1-14. Jehobak sortutako guztiak, aingeruek ere, Jehoba goresten dute eta guk ere gorestu beharko genuke.

Nola eman dezakegu Jehobari buruzko testigantza ona gure jokabidearekin?

Mt 5:16; Jn 15:8; 1Pe 2:12

Ikusi St 3:13 ere

Nola izan gaitezke Jehobaren lagunak?

Sl 73:28; St 4:8

Zergatik izan behar dugu apalak Jainkoaren lagunak izateko?

Sl 138:6; Is 57:15

Jehobaren lagunak izan nahi badugu, zergatik da beharrezkoa Biblia irakurri eta honetan hausnartzea?

Sl 1:1-3; 77:11-13; Mal 3:16

Zergatik da ezinbestekoa Jehobari buruz ikasten duguna aplikatzea?

Lk 6:46-49; St 1:22-25

Zergatik ez dugu inoiz Jehobarengandik ezer ezkutatzen saiatu behar?

Jb 34:22; Esa 28:13; Jr 23:24; 1Tm 5:24, 25

  • Bibliako pasarte garrantzitsuak:

    • 2Er 5:20-27. Gehazi bere bekatua ezkutatzen saiatu zen, baina Jehobak Eliseo profetari egia azaldu zion.

    • Eg 5:1-11. Ananias eta Safira beraien bekatua ezkutatzen saiatu ziren, baina Jehobak egia azaldu zuen eta zigortu egin zituen gezurra esateagatik.