Lana
Zein da lana eta pozaren arteko lotura?
Ekl [Koh] 2:24; 3:13, 22; Is 65:22
Zeintzuk dira kalitatezko lana egitearen abantailak?
Esa 22:29
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
1Sm 16:16-23. Dabid gaztea musikari trebea izateagatik zen ezaguna. Israelgo erregeak asko baloratu zuen Dabiden abilezia, bere musikak bakea ematen ziolako.
-
2Kr 2:13, 14. Hiram-Abi langile trebea zenez, Salomon erregeak eraikuntza lan handi bat egiteko erabili zuen.
-
Nolako langileak izateagatik izan nahi dute ezagunak Jehobaren zerbitzariek?
Efe 4:28; Kol 3:23
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Has 24:10-21. Rebekak Abrahamen zerbitzariak eskatutakoa baino askoz ere gehiago egin zuen. Horrela, laguntzeko prest zegoela eta oso langilea zela erakutsi zuen.
-
Flp 2:19-23. Paulo apostoluak eginkizun garrantzitsu bat eman zion Timoteori, apala zelako eta besteen alde gogor lan egiteko gogotsu zegoelako.
-
Zergatik ez dugu alferrak izan nahi?
Esa 13:4; 18:9; 21:25, 26; Ekl [Koh] 10:18
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Esa 6:6-11. Salomon erregeak inurri baten adibidea erabili zuen gogor lan egiteari eta alferkeria baztertzeari buruz irakasteko.
-
Zergatik egin behar dugu gogor lan gure beharrak asetzeko?
2Ts 3:10-12; 1Tm 5:18
Zergatik egin behar dugu gogor lan gure familia zaintzeko?
1Tm 5:8
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Rt 1:16, 17; 2:2, 3, 6, 7, 17, 18. Rut alargun gazteak gogor egin zuen lan bere amaginarreba, Noemi, zaintzeko.
-
Mt 15:4-9. Gurasoak zaintzeko ardura baztertzeko helburuarekin, Jainkoa zerbitzatzea aitzakiatzat hartzen zutenak kondenatu zituen Jesusek.
-
Zergatik egon behar gara gure lan gogorrari esker irabazten duguna besteekin konpartitzeko gogotsu?
Erm 12:13; 2Ko 8:1-4; 9:5, 7, 11; 1Tm 6:17, 18
Zer jarrera orekatsu izan behar dugu laneko soldatari buruz?
Esa 30:8; 2Ts 3:12; 1Tm 6:6-10; Heb 13:5
Nola dakigu Jehobak gure lana ondo betetzen eta gure behar materialak asetzen lagundu nahi digula?
Mt 6:25, 30-32; Lk 11:2, 3; 2Ko 9:10
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Has 31:3-13. Labanek ez zuen ondo jokatu bere langilea eta suhia zen Jakobekin. Baina Jehobak Jakoben lan gogorra ikusi zuen eta bedeinkatu egin zuen.
-
Has 39:1-6, 20-23. Jehobak Joseren lana bedeinkatu zuen: Potifarren etxean esklabo izanda egindakoa, baita preso zenean egindakoa ere.
-
Zergatik ez da inoiz gure lana, Jainkoaren alde egiten dugun zerbitzua baino garrantzitsuagoa izan behar?
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Lk 12:15-21. Ondasun materialak aberastasun espiritualen gainetik jartzeak ez duela zentzurik erakusteko, Jesusek adibide bat jarri zuen.
-
1Tm 6:17-19. Paulo apostoluak kristau aberatsei ez harropuzteko ohartarazi zien eta ekintza onetan aberatsak izatera animatu zituen.
-
Zer Biblia printzipiok lagunduko digute lana aukeratzean?
-
Ir 20:4; Eg 15:29; Efe 4:28; Ap 21:8. Jainkoak kondenatzen duen zerbait egin behar al dut lanean?
-
Ir 21:22-24; Is 2:4; 1Ko 6:9, 10; 2Ko 7:1. Lanak Jainkoak kondenatzen duen zerbait egitera bultzatzen al die besteei, eta horren konplize bihurtuko al naiz?
-
Erm 13:1-7; Tit 3:1, 2. Legeren bat haustea eskatuko al zait lanean?
-
2Ko 6:14-16; Ap 18:2, 4. Erlijio faltsuari laguntzen ari al naiz edo honen parte al naiz lan honekin?
Jehobarentzat egiten dugun lana
Zein da egin dezakegun lanik garrantzitsuena?
Mt 28:19, 20; Lk 9:2; 2Tm 4:2, 5
Zergatik gaude Jehobaren zerbitzuan ahal dugun guztia egiteko gogotsu?
Lk 13:24; Erm 12:11; 1Ko 15:58; Heb 6:10-12
Ikusi 1Tm 3:1 ere
Zergatik ez dugu konparatu behar Jehobaren zerbitzari bakoitzak egin dezakeena?
Gal 6:3-5
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Mt 25:14, 15. Adibide batekin, bere jarraitzaileek lan kantitate berdina egitea ez duela espero erakutsi zuen Jesusek.
-
Lk 21:2-4. Jesusek alargun behartsuaren dohaintza txikiak balio handia zuela esan zuen.
-
Jehobaren zerbitzuan eginkizun bat ematen bazaigu, nondik aterako ditugu behar ditugun indarrak?
2Ko 4:7; Efe 3:20, 21; Flp 4:13
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
2Tm 4:17. Paulo apostoluak behar zuen indarra, behar zuen unean jaso zuela esan zuen.
-
Zergatik gara zoriontsuak Jehobarentzat gogor lan egiten dugunean?