Lasaitasuna
Nola dakigu Jehobak lasaitasuna erakusten duela?
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
1Er 19:12. Elias profeta oso estresaturik zegoenean, Jehobak ahots lasaiarekin eta baxu-baxu hitz egin zion.
Jon 3:10-4:11. Jonasek haserreturik hitz egin zion Jehobari. Hala ere, Jehobak modu atseginean errukiari buruzko lezio bat eman zion.
Nola erakutsi dezakegu lasaitasuna?
Esa 15:1; Efe 4:1-3; Tit 3:2; St 3:13, 17; 1Pe 3:15
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
Zen 11:26-29. Moisesek lasaitasunez erantzun zion Josueri, honek profetak bezala jokatzen ari ziren bi gizonak geldiarazteko eskatu zionean.
Ep 8:1-3. Gedeonek haserreturik eta liskarra nahi zuten gizonei lasaitasunez erantzun zienez, egoera baretu egin zen.