Ohorezko tituluak
Ondo al dago kristauek gizakiak gorestea ohorezko tituluak emanez?
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Lk 18:18, 19. Ona izan arren, Jesusek ez zuen onartu Maisu On deitzea. Ona den bakarra Jehoba dela esan zuen.
-
Zergatik ez ditugu «Aita» eta «Lider» bezalako erlijio tituluak erabiltzen?
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Mt 23:9-12. Jesusek «Aita» eta «Lider» bezalako ohorezko tituluak erabiltzea debekatu zuen.
-
1Ko 4:14-17. Paulo apostolua askorentzat aita bat bezalakoa izan zen arren, ez dugu inon ikusten Aita Paulo edo antzekorik deitzen ziotenik.
-
Zergatik da egokia kristauen artean anai-arrebak deitzea eta gure artean anai-arrebak bezala tratatzea?
Ikusi Eg 12:17; 18:18; Erm 16:1 ere
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Mt 12:46-50. Jesusek argi utzi zuen Jehoba zerbitzatzen zutenak bere anai-arreba espiritualak zirela.
-
Nola dakigu kristauek agintarientzat, epaileentzat eta beste funtzionario batzuentzat tituluak erabili ditzaketela?
-
Bibliako pasarte garrantzitsuak:
-
Eg 26:1, 2, 25. Paulo apostoluak Agripa eta Festo bezalako agintariei hitz egitean, euren titulu ofizialak erabili zituen.
-