Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ELKARRIZKETA HASI

2. IKASGAIA

Naturaltasuna

Naturaltasuna

Printzipioa: «Bai ona hitz egokia bere garaian!» (Esa. 15:23).

Felipek egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Eginak 8:30, 31. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Nola hasi zuen elkarrizketa Felipek?

  2.   Zergatik izan zen elkarrizketa hasteko eta gizonari egia berri bat irakasteko modu naturala?

Zer ikasten dugu Feliperen eredutik?

2. Elkarrizketa naturaltasunez hasten eta jarraitzen badugu, errazagoa izango da beste pertsona eroso sentitzea eta gure mezua entzun nahi izatea.

Felipe imitatu

3. Adi egon. Pertsona baten postura, jestu eta aurpegiko keinuek asko erakutsi ahal digute. Ematen al du zurekin hitz egiteko prest dagoela? Bibliari buruzko zerbait aipatu ahal diozu honelako zerbait galdetuz: «Ba al zenekien…?». Pertsonak hitz egin nahi ez badu, ez behartu elkarrizketa bat izatera.

4. Pazientzia izan. Ez duzu berehala Bibliako egia bati buruz hitz egin beharrik. Itxaron une egokia iritsi arte modu naturalean aipatzeko. Batzuetan, pertsonarekin hurrengo batean berriro hitz egitera itxaron beharko duzu.

5. Moldakorra izan. Elkarrizketa espero ez duzun bide batetik joan daiteke. Beraz, prest egon pertsonarentzat lagungarria den zerbait aipatzeko, nahiz eta zuk hasiera batean pentsatuta zenuena ez izan.

HONAKOA ERE IKUSI

Ekl. [Koh.] 3:1, 7; 1 Ko. 9:22; 2 Ko. 2:17; Kol. 4:6