Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

A ERANSKINA

Irakatsi ditzagun maite ditugun Bibliako egiak

Irakatsi ditzagun maite ditugun Bibliako egiak

Jesusen arabera, bihotz oneko jendeak egia entzun orduko hau hala dela antzemango zuen (Joan 10:4, 27). Beraz, jendearekin hitz egiten dugun bakoitzean, Bibliako egiak aipatu nahi dizkiegu. Saiatu honela hasten: «Ba al zenekien honakoa?» edo «Entzun al duzu inoiz honakoa?». Gero, erabili esaldiarekin lotutako aipua(k) egia azaltzeko. Bibliako egia soil bati buruz hitz egitean, pertsonaren bihotzean hazi bat erein dezakegu eta Jainkoak hazarazi dezake! (1 Ko. 3:6, 7).

 ETORKIZUNA

  1. 1. Gaur egungo gertakariek eta jendearen jokabideak gauzak laster aldatuko direla erakusten dute (Mat. 24:3, 7, 8; Luk. 21:10, 11; 2 Tim. 3:1-5).

  2. 2. Lurra ez da inoiz suntsitua izango (Sal. 78:69; 104:5).

  3. 3. Lurreko ingurumen arazo guztiak konponduko dira (Is. 35:1, 2; Ap. 11:18).

  4. 4. Guztiok osasun perfektua izango dugu (Is. 35:5, 6; Ap. 21:3, 4).

  5. 5. Betirako bizi gaitezke lurrean (Sal. 37:29; Mat. 5:5).

 FAMILIA

  1. 6. Senarrak emaztea bere burua bezala maitatu behar du (Efe. 5:33; Kol. 3:19).

  2. 7. Emazteak senarrari errespetua izan behar dio (Efe. 5:33; Kol. 3:18).

  3. 8. Senar-emazteek elkarri leial izan behar diote (Mal. 2:16; Mat. 19:4-6, 9; Heb. 13:4).

  4. 9. Gurasoak errespetatzen eta obeditzen dituzten seme-alabei bizitzan ondo joango zaie (Esa. 1:8, 9; Efe. 6:1-3).

NASA, ESA and the Hubble Heritage Team (STScI/AURA)-ESA/Hubble Collaboration. Licensed under CC BY 4.0. Source.

 JAINKOA

  1. 10. Jainkoak izen bat du (Irt. 3:15, oharra; Eg. 2:21).

  2. 11. Jainkoa gurekin komunikatzen da (2 Tim. 3:16, 17; 2 Ped. 1:20, 21).

  3. 12. Jainkoa zuzena da eta ez du bereizketarik egiten (Deu. 10:17; Eg. 10:34, 35).

  4. 13. Jainkoak lagundu nahi digu (Sal. 46:2 [46:1, NWT]; 145:18, 19).

 OTOITZA

  1. 14. Jainkoak berari otoitz egin diezaiogun nahi du (Sal. 62:9 [62:8, NWT]; 65:2, 3 [65:1, 2, NWT]; 1 Ped. 5:7)

  2. 15. Bibliak otoitzak nola egin behar ditugun irakasten digu (Mat. 6:7-13; Luk. 11:1-4).

  3. 16. Askotan egin behar dugu otoitz (Mat. 7:7, 8; 1 Tes. 5:17).

 JESUS

  1. 17. Jesus maisu bikaina izan zen eta bere aholkuak orain ere lagungarriak dira (Mat. 6:14, 15, 34; 7:12).

  2. 18. Jesusek gaur egun ikusten ditugun gertakariak aurresan zituen (Mat. 24:3, 7, 8, 14; Luk. 21:10, 11).

  3. 19. Jesus Jainkoaren Semea da (Mat. 16:16; Joan 3:16; 1 Joan 4:15).

  4. 20. Jesus ez da Jainko Ahalguztiduna (Joan 14:28; 1 Ko. 11:3).

Based on NASA/Visible Earth imagery

 JAINKOAREN ERREINUA

  1. 21. Jainkoaren Erreinua zeruan dagoen benetako gobernu bat da (Dan. 2:44; 7:13, 14; Mat. 6:9, 10; Ap. 11:15).

  2. 22. Jainkoaren Erreinuak giza gobernuak ordezkatuko ditu (Sal. 2:7-9; 110:5).

  3. 23. Jainkoaren Erreinuak bakarrik konpondu ditzake gizakien arazoak (Sal. 37:10, 11; 46:9, 10 [46:8, 9, NWT]; Is. 65:21-23).

 SUFRIMENDUA

  1. 24. Jainkoak ez du gure sufrimendua eragiten (Deu. 32:4; St. 1:13).

  2. 25. Satanasek mundua agintzen du (Luk. 4:5, 6; 1 Joan 5:19).

  3. 26. Jainkoak zure sufrimendua ikusten du eta lagundu nahi dizu (Sal. 34:18-20 [34:17-19, NWT]; Is. 41:10, 13).

  4. 27. Laster Jainkoak sufrimendua kenduko du (Is. 65:17; Ap. 21:3, 4).

 HERIOTZA

  1. 28. Hildakoak ez dira ezertaz ohartzen; ez dute sufritzen (Ekl. [Koh.] 9:5; Joan 11:11-14).

  2. 29. Hildakoek ezin digute lagundu, ezta minik egin ere (Sal. 146:4; Ekl. [Koh.] 9:6, 10).

  3. 30. Heriotzean galdu ditugun lagun eta senide maiteak berpiztuak izango dira (Is. 26:19; Joan 5:28, 29; Eg. 24:15).

  4. 31. «Ez da gehiago heriotzarik izango» (Ap. 21:3, 4; Is. 25:8).

 ERLIJIOA

  1. 32. Jainkoak ez ditu erlijio guztiak onartzen (Jer. 7:11; Mat. 7:13, 14, 21-23).

  2. 33. Jainkoak itxurakeria gorroto du (Is. 29:13; Mik. 3:11; Mar. 7:6-8).

  3. 34. Egiazko maitasunak benetako erlijioa identifikatzen du (Mik. 4:3; Joan 13:34, 35).