Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Irudien aurkibidea

Irudien aurkibidea

Zenbakiek orrialdeak adierazten dituzte

  • Azalak Paulo, Tabita, Galion, Lukas, tenpluko ofiziala apostoluekin, saduzear bat, Paulo eskoltatua izaten Zesarea bidean, eta garai modernoko predikazioa altabozak zituen autoa eta gramofonoa erabiltzen.

  • 1. orrialdea Paulo kateatuta eta Lukas kargaontzi batean Erromara bidean doaz.

  • 2, 3. orrialdeak Zuzendari Batzordeko J. E. Barr eta T. Jaracz anaiak munduko mapa baten aurrean daude.

  • 11. orrialdea Jesusek eginkizun bat ematen die 11 apostolu leialei eta beste jarraitzaile batzuei Galileako mendi batean.

  • 14. orrialdea Apostoluak Jesusi begira daude zerura igotzen den bitartean.

  • 20. orrialdea Pentekostean, dizipuluak bisitariei euren hizkuntzetan hitz egiten hasten dira.

  • 36. orrialdea Apostoluak haserre bizian dagoen Kaifasen aurrean daude. Tenpluko ofizialak Sanedrinak esaten duenaren arabera atxilotzeko prest daude.

  • 44. orrialdea Behean: Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Ekialdeko Alemaniako auzitegi batek Jehobaren lekukoak injustuki epaitzen ditu Estatu Batuetako espioiak direla esanez (Neue Berliner Illustrierte, 1950​eko urriak 3).

  • 46. orrialdea Esteban Sanedrinaren aurrean epaitua izaten ari da. Atzealdean, saduzear aberatsak eta, aurrealdean, fariseu ultraortodoxoak daude.

  • 54. orrialdea Pedrok eskuak ezartzen dizkio dizipulu berri bati; Simon atzean dago diru poltsa batekin.

  • 75. orrialdea Pedro eta bere bidaia lagunak Kornelioren etxera sartzen dira. Korneliok zenturioia dela erakusten duen mantu berezi bat darama ezkerreko sorbaldan.

  • 83. orrialdea Aingeru batek Pedro gidatzen du (agian Antonia Gotorlekuan egon zen Pedro atxilotua).

  • 84. orrialdea Behean: 1945​ean jendetza biolentoa Montrealen (Quebec) inguruan (Weekend Magazine, 1956​ko uztaila).

  • 91. orrialdea Paulo eta Bernabe Pisidiako Antiokiatik botatzen dituzte. Atzean hiriko ubide berria ikusten da, ziurrenik I. mendearen hasiera aldera eraikia izan zena.

  • 94. orrialdea Jendeak Paulo eta Bernabe adoratu nahi ditu Listran eta hauek adorazio hori baztertzen dute. Sakrifizio publikoak koloretsuak eta zaratatsuak izaten ziren, musika askorekin.

  • 100. orrialdea Goran: Silas eta Judasek Siriako Antiokiako kongregazioa animatzen dute (Eg. 15:30-32). Behean: Eskualde arduradun bat Ugandako kongregazio baten aurrean hitz egiten ari da.

  • 107. orrialdea Jerusalemgo kongregazioa etxe batean biltzen da.

  • 124. orrialdea Paulo eta Timoteo erromatar merkantzia-ontzi batean daude. Urrutira itsasargi bat ikusi daiteke.

  • 139. orrialdea Paulo eta Silas hesituta dagoen patio batean daude, jendetza biolento batengandik ihes egiten.

  • 155. orrialdea Galionek Pauloren salatzaileei haserre hitz egiten die. Bere kargua erakusten duen arropa darama: toga inperial txuria marra purpura batekin eta calcei izeneko oinetakoak.

  • 158. orrialdea Demetriok Efesoko zilar denda bateko langileekin hitz egiten du. Artemisaren santutegiaren zilarrezko oroigarriak saltzen ari dira.

  • 171. orrialdea Paulo eta bere lagunak ontzi batera igotzen ari dira. Kristo aurreko I. mendean eraikitako Miletoko portuko monumentu handia ikusten da atzealdean.

  • 180. orrialdea Behean (antzezpena): Kanadan 40. hamarkadan debekatutako Biblia argitalpenak eramaten ditu Lekuko gazte batek.

  • 182. orrialdea Paulok adindunen eskaria onartzen du. Lukas eta Timoteo atzean eserita daude, dohaintzen banaketarekin laguntzen.

  • 190. orrialdea Pauloren iloba Klaudio Lisiasekin hitz egiten ari da Antonia Gotorlekuan (agian Paulo gotorleku horretan egon zen atxilotua). Atzean, Herodesen tenplua ikusten da.

  • 206. orrialdea Paulok nekatuta dauden bidaiarien alde otoitz egiten du kargaontzi baten bodegan.

  • 222. orrialdea Paulo preso dago, erromatar soldadu bati kateatuta, Erromako hiriari begira.

PERTSONAIEN DESKRIBAPENAK