33. kanta
Ez izan beldur!
1. Aurrera, nire maiteok,
berri onak zabaldu,
inoiz ez ikaratu,
zintzoei gogoratu:
«Nire seme Jesu Kristok,
Satan du lurreratu,
laster lotuko du eta
menpekoak askatu».
(ERREPIKA)
Ez izan beldur, maiteak,
mehatxuen aurrean.
Begi ninia bezala,
zainduko dut leiala.
2. Etsai asko egon arren
zu mehatxatu nahian,
eror zaitezen tranpan
ari zurikeritan,
ez beldurtu nahiz ‘ta izan
eraso bortitzena,
babestuko dut leiala
emanez garaipena.
(ERREPIKA)
Ez izan beldur, maiteak,
mehatxuen aurrean.
Begi ninia bezala,
zainduko dut leiala.
3. Ni neu naiz zure indarra
ez zaitut ahaztuko.
Nahiz bizia galduko
laster zaitut piztuko.
Gorputza hiltzen dutenei
ez eduki ikara.
Betiko iraungo duzu
on ‘ta leial bazara.
(ERREPIKA)
Ez izan beldur, maiteak,
mehatxuen aurrean.
Begi ninia bezala,
zainduko dut leiala.
(Ikusi Dt 32:10; Ne 4:8 [4:14, NW]; Sal 59:2; 83:3, 4 [59:1; 83:2, 3, NW] ere)