26. kanta
Ibili Jainkoarekin
(Mikeas 6:8)
1. Ibili Jainkoarekin
apal izan zaitez;
egiaren alde egin
prestua izanez.
Besteekin ona izan,
entzun bere Hitza,
eskutik eraman zaitzan
haurtxo baten gisa.
2. Ibili Jainkoarekin
garbi izan zaitez;
‘ta heldutasunez ekin
apainduz bertutez.
Zuzen, garbi, egiazko
gauzetan pentsatuz
bizitza duzu lortuko
Jehoba alaituz.
3. Ibili Jainkoarekin
leial izan zaitez;
kontent daukazunarekin,
eskerrak emanez.
Ibili Jainkoarekin,
pozik egon beti
eta gorazarre egin
abestuz ozenki.
(Ikusi Has 5:24; 6:9; Flp 4:8; 1 Tm 6:6-8 ere)