25. kanta
Kristauen maitasun beroa
1. Lege bat bete behar dugu,
kristau izan nahi badugu;
goitik dator lege bikaina,
azaltzea maitasuna.
Jesusek maitatu gintuen,
bizia eskaini zuen;
zer-nola behar dugun maitatu
honela zigun agertu.
2. Maitasuna ez da itzaltzen,
beti ahulak laguntzen.
Maitasuna jaso dugunez,
azaltzen dugu bihotzez.
Ez dago inon aurkitzerik
horrelako lagun onik.
Hau da loturarik bikainena:
maitasunaren bidea.
(Ikusi Erm 13:8; 1 Ko 13:8; St 2:8; 1 Jn 4:10, 11 ere)