Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

21. kanta

«Zorionekoak errukitsu direnak»

«Zorionekoak errukitsu direnak»

(Mateo 5:7)

1. Zoriontsu ‘ta ederrak

errukitsuak direnak;

Jehobaz esaten dute:

«Errukia du bertute».

Bidali zuen Semea

eskainiz erreskatea;

ahulak garela daki

hargatik digu erruki.

2. Bedeinkatzen ditu Jaunak

barkatuz errukitsuak;

Jesu Kristori eskerrak

lortzen dituzte onurak.

Pozik azal dezakete

errukia atez ate,

«Erreinua hemen denez,

izan adore!» esanez.

3. Jehobaren maitasuna,

apalen alaitasuna;

errukitsuak direnak

barkatzen ditu Jainkoak.

Gupidatsuak izaten

saiatu, denok, hau lantzen;

eredu onak jarraituz,

egunero errukituz.

(Ikusi Lk 6:36; Erm 12:8; St 2:13)