39. kanta
Bakea, gure altxorra
1. Bakearen Jainkoa
dezagun gurtu.
Gerrak kenduko ditu,
guztiok batu.
Jesus bake-emailea,
jator ‘ta ona,
bake osoa laster
dakarkiguna.
2. Guztiz utzi ditugu
gorroto hitzak,
bake tresna bihurtu
uztai ‘ta lantzak.
Bakea mantentzeko,
ikasi dugu
artaldeko lagunak
nola barkatu.
3. Bakea lantzen dugu
denei azalduz,
goiko jakinduria
zuri eskatuz.
Zure nahia bihotzez
nahi dugu bete,
Erreinuak bakea
ekarri arte.
(Ikusi Sal 46:10 [46:9, NW]; Is 2:4; St 3:17, 18 ere)