24. kanta
Eduki bistan saria
1. Entzungo du berriz gorrak,
ikusiko du itsuak.
Alai saltoka herrena,
paradisuan barrena.
Mutuak hitz egingo du,
zaharra berriz gaztetu.
Ikus ezazu guztia
edukiz bistan saria.
2. Basamortu lehorrean,
lorez jantzita denean,
haurren abesti ederrak
beteko ditu txokoak.
Hildakoak itzartuta,
denok pozik elkartuta.
Ikus ezazu guztia
edukiz bistan saria.
3. Zekorra eta lehoia
batera haziko dira;
sugea haien ondoan,
haurtxo soil baten zainpean.
Malkorik ez da izango,
beldurrik ez da egongo,
ikus ezazu guztia
edukiz bistan saria.
(Ikusi Is 11:6-9; 35:5-7; Jn 11:24 ere)