Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

13. kanta

Eskerrak emateko otoitza

Eskerrak emateko otoitza

(95. Salmoa 2)

1. Gure ahotsak ozen jasoaz

oroitzen gara zu laudatzeaz.

Zure aurrean makurtzen gara

otoitzen entzulea baitzara.

Gure akatsak ugari dira,

gu baikaituzu bekatariak.

Guztiok gaituzu erosi zuk,

beraz, arren irakatsiguzu.

2. Zure argira gonbidatuak,

denak dira zorionekoak.

Gida eman zure Hitzarekin

egon gaitezen beti zurekin.

Zure eskua bai ahaltsua,

adorea ematen diguna.

Erreinuaz hitz egingo dugu,

agudo salbatuko baikaitu.

3. Zure arretak poztu gaitzala;

lur osoak adora zaitzala.

Heriotza, gaitz eta malkoak

eramango ditu Erreinuak.

Gaiztorik ez da berriz izango;

guk poz-irrintzi dugu egingo.

Kanta dezagun eskertuz zuri:

«Ohore guztia Jehobari!».

(Ikusi Sal 65:3, 5, 12 [65:2, 411, NW]; Flp 4:6 ere)