48. kanta
Ibili Jainkoaren bidean
(Mikeas 6:8)
1. Eskutik estu helduta,
Aitarekin gara ibiltzen;
apal jokatzen badugu,
hori du Jehobak eskaintzen.
Opari hau luzatuaz
gugana da hurbiltzen.
Geure buruak eskainiz
bere alde gara jartzen.
2. Sistemaren amaiera
gerturatzen ari denean,
desbideratu gaitezke
aurkariek gu beldurtzean.
Jainkoak babesten gaitu
gu hurbil mantentzean,
leialki zerbitzatzeko
hitza eman dugunean.
3. Jainkoak laguntzen gaitu
kongregazioaren bidez,
bere Hitzaren bitartez
‘ta espiritua emanez.
Gure otoitzak entzuten
dituela dakigu.
Zuzen eta on izaten
Berak lagunduko digu.
(Ikusi Has 5:24; 6:9; 1 Erg 2:3, 4 ere)