3. kanta
Jainkoa maitasuna da
(1 Joan 4:7, 8)
1. Jainkoa maitasuna da,
bide hartan gaude gu.
Bera ‘ta lagun hurkoa,
maite behar ditugu.
Horrela bizi bagara,
betiko izango da.
Maitasunari eutsita,
lagun dugu Jehoba.
2. Zuzenera gidatzen du
Jainkoa maitatzeak.
Guk huts egiten badugu,
altxatzen gaitu berak.
Maitasuna garbia da,
inoiz ez jeloskorra.
Gauza guztiak jasanda,
biziki da jatorra.
3. Ez utzi sumina izaten
gidatzen zaituena.
Jehobaren maitasuna
da gidari onena.
Besteek ikus dezaten
Jaunaren eragina,
maitasuna azaltzea
da gure zeregina.
(Ikusi Mk 12:30, 31; 1 Ko 12:31–13:8; 1 Jn 3:23 ere)