8. kanta
Jaunaren Azken Afaria
1. Jehoba, gu guztion Aita
Nisanaren hamalauan
zure bertuteak, zure aintza baita,
ikusi ziren orduan.
Bazko bildotsa jan zutenez,
Israel aske irten zen.
Mendeak pasata, bizia emanez
Kristok gu askatu gintuen.
2. Zure aurrean gaude Jauna
zu laudatzeko asmotan.
Kristo bidaltzean zure maitasuna
agertu duzu benetan.
Azken Afari hau izanik
bihotz barruan gordeta,
Jesus jarrai beti, ez etsi, ‘ta azkenik:
bai, bizitza amaigabea!
(Ikusi Lk 22:14-20; 1 Ko 11:23-26 ere)