49. kanta
Jehoba da gure babeslekua
(91. Salmoa)
1. Gure Jainko Jehoba
da babeslekua.
Bere itzalpea da
ezkutalekua.
Berak babestuko gaitu,
bere indarraz fidatu.
Aterpe ematen du,
bera da gotorlekua.
2. Asko erori arren
zure inguruan,
lasai biziko zara
leialen artean.
Inoiz ez izan izua
nahiz ikusi arriskua.
Gerizpean gozatu
Jainkoaren hegalpean.
3. Bideko tranpetatik
zaitu babestuko,
atsekabeengatik
ez zara minduko.
Sugeak eta lehoiak
izango dira mantsoak.
Jehoba da aterpe,
bidean gaitu gordeko.
(Ikusi Sal 97:10; 121:3, 5; Is 52:12 ere)