22. kanta
Jehoba dut artzain
(23. Salmoa)
1. Jehoba dut nire artzain,
zergatik beldur izan?
Arduratzen baita ardioz,
denok gaitu kontuan.
Ur baretara ekarriz
indarra dit ematen.
Bide egokitik narama,
leialki nau zuzentzen.
Bide egokitik narama,
leialki nau zuzentzen.
2. Ibar beltz ilunenetan
gaitzen beldurrik ez dut.
Artzain-makilak lasaitzen nau
zu ondoan baitzaitut.
Gantzutzen nauzu ukenduz,
kopa duzu beteko.
Zure etxean naiz biziko,
orain eta betiko.
Zure etxean naiz biziko,
orain eta betiko.
3. Maitekor eta apala
denez nire artzaina,
kantuz goretsiko dut beti,
bete bere esana.
Indarberritzen didate
berri onek barrena;
zabalduko ditut gau ‘ta egun
agertuz esker ona.
Zabalduko ditut gau ‘ta egun
agertuz esker ona.
(Ikusi Sal 28:9; 80:2 [80:1, NW] ere)