36. kanta
Jehobak lotu duena
1. Duintasun osoz
Jaunak entzun ditzan
pozik hitz eman dute:
«Bat nahi dugu izan».
«Beti maiteko zaitut
emazte kuttuna».
(ERREPIKA)
Ez beza inork aska
Jehobak lotua.
2. Jainkoak esana
baitute egiten
hiru ariko korda
ezingo da eten.
«Beti maiteko zaitut,
bai, senar kuttuna».
(ERREPIKA)
Ez beza inork aska
Jehobak lotua.
(Ikusi Has 2:24; Koh 4:12; Ef 5:22-33 ere)