Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

10. kanta

Ni prest nauzu! Neu bidali!

Ni prest nauzu! Neu bidali!

(Isaias 6:8)

1. Jehobaz gaizki esaka

jende asko han-hemenka:

«Bihozgabea, ahula!

Jainkorik ez da!» ergelak.

Nork defendatuko zaitu?

Nork izena goraipatu?

«Ni prest nauzu! Neu bidali!»

abestuko dut leialki.

(ERREPIKA)

Ohore handiagorik, non?

«Prest nauzu! Neu bidali!».

2. Motela dela diote,

errespeturik ez dute;

harrizko jainkoak gurtuz,

agintariak goratuz.

Nork abisua emango?

Nork datorrena esango?

«Ni prest nauzu! Neu bidali!».

Hitz egingo dut ausarki.

(ERREPIKA)

Ohore handiagorik, non?

«Prest nauzu! Neu bidali!».

3. Gaiztoek gaitz eta kalte;

apalak minduta daude,

egia jakin nahi dute,

bake bila dihardute.

Nork kontsolatuko ditu?

Nork justizia argitu?

«Ni prest nauzu! Neu bidali!».

Irakasteko emeki.

(ERREPIKA)

Ohore handiagorik, non?

«Prest nauzu! Neu bidali!».

(Ikusi Sal 10:4; Ez 9:4 ere)