106. KANTA
Maitasuna landu dezagun
(1 Korintoarrei 13:1-8)
-
1. Jehobaren ezaugarriak,
denak dira zoragarriak.
Baina denetan ederrena
maitasuna da handiena.
Izan naiteke jakintsua,
ausart, trebe edo sutsua.
Baina ez naiz ezer, badakit,
ez baldin badut maitasunik.
-
2. Prest dago beti laguntzeko,
besteak goxo babesteko.
Inoiz ez du gaizki pentsatzen,
ez da aguro haserretzen.
Anai-arrebei barkatzeko,
leialki probak gainditzeko,
maitasuna segi indartzen
inoiz ez delako itzaltzen.
(Ikusi Jn 21:17; 1 Ko 13:13; Ga 6:2 ere)