111. KANTA
Zer-nolako poza dugun!
-
1. Arrazoi ugari ditugu
poz handia sentitzeko,
lur osoko jendea dator
Jehoba zerbitzatzeko.
Gure pozaren oinarri da
Jainkoaren Hitz ederra,
irakurtzean gau ‘ta egun
sendotzen dugu fedea.
Gure poza bizi-bizirik
bihotz barruan daukagu.
Kezkak ‘ta probak jasan arren
Jehobak laguntzen digu.
(ERREPIKA)
Zer-nolako poza dugun
Jehoba zerbitzatzean,
bere sorkuntzan argi ikusiz
maitasun ‘ta boterea!
-
2. Itsasoa ‘ta zeru-lurrak,
bere eskuen ekintzak,
begiratzen ditugu adi,
txunditzen gaitu sorkuntzak.
Zeruko Erreinu gorena
dagoeneko jaio da
zabaltzen dugu berri on hau
poz-pozik mundu osoan.
Egunak gauaren ostean
argitzen duen bezala,
betiko poza ‘ta bizia
hemen daude berehala.
(ERREPIKA)
Zer-nolako poza dugun
Jehoba zerbitzatzean,
bere sorkuntzan argi ikusiz
maitasun ‘ta boterea!
(Ikusi Dt 16:15; Is 12:6; Jn 15:11 ere)