Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

122. KANTA

Sendo iraun dezagun!

Sendo iraun dezagun!

(1 Korintoarrei 15:58)

  1. 1. Beldur handiz bizi da jendea.

    Ilun ikusten dute geroa.

    Guk, berriz, sendo iraun nahi dugu

    Jainkoa zerbitzatuz.

    (ERREPIKA)

    Sendo iraun dezagun,

    mundu gaiztotik urrun.

    Eutsi orain tinko,

    ‘ta bizi betiko.

  2. 2. Tranpa ugari dugu aurrean,

    baina leialak nahi dugu izan.

    Ona maitatu, txarra baztertu

    eta sendo jarraitu.

    (ERREPIKA)

    Sendo iraun dezagun,

    mundu gaiztotik urrun.

    Eutsi orain tinko,

    ‘ta bizi betiko.

  3. 3. Azken egunak hementxe daude

    ‘ta gu poz-pozik lanean gaude,

    berri onak gogoz predikatuz,

    Jainkoa adoratuz.

    (ERREPIKA)

    Sendo iraun dezagun,

    mundu gaiztotik urrun.

    Eutsi orain tinko,

    ‘ta bizi betiko.

(Ikusi Luk. 21:9; 1 Ped. 4:7 ere)