125. KANTA
«Zoriontsuak errukitsuak direnak»
-
1. Errukitsu eta ona
gure Jainko maitekorra.
Behar dugun guztietan
hartzen gaitu besoetan.
Damutzen denari guztiz
barkatzen dio errukiz.
Badaki hautsa garela,
akats egiten dugula.
-
2. Bekatu eta erruak
sortzen ditu bihotz minak.
Nola jokatu behar den
Jesusek azaldu zuen,
Jainkoari eskatzeko
gure zorrak barkatzeko,
‘ta guk besteei bihotzez
barkatzeko, esker onez.
-
3. Opariak egitean,
beste bati laguntzean,
egin beti isilpean,
turuta jo beharrean.
Sarituko ditu Aitak,
bai, gure ekintza onak.
Jehobarentzat ederrak
errukitsuak direnak!
(Ikusi Mat. 6:2-4, 12-14 ere)