Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

28. KANTA

O, Jehoba, nor da zure laguna?

O, Jehoba, nor da zure laguna?

(15. Salmoa)

  1. 1. Nor da, ene Aita,

    zuretzat laguna?

    Nortzuk izango dute, Jauna,

    zure maitasuna?

    Leial eta zuzen

    bizitzen direnak,

    fede handia erakutsiz

    maite zaituztenak.

  2. 2. Nor egon daiteke

    zure babesean?

    Nork ekarri dezake poza

    zure bihotzera?

    Zure Hitz ederra

    betetzen duenak,

    zintzo ‘ta leialak izanez

    beti barrenean.

  3. 3. Gure kezkak zuri

    utziz otoitzean,

    maitatuak sentitzen gara

    zure zaintzapean.

    Jehoba, zu zara

    konpara ezina.

    Adiskide hoberik ez da,

    gure lagun mina.

(Ikusi Sal 139:1; 1 P 5:6, 7 ere)