Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

40. KANTA

Norenak gara?

Norenak gara?

(Erromatarrei 14:8)

  1. 1. Norena zara zu?

    Nor obeditzen duzu?

    Gidatzen dizuna bizia

    hori duzu nagusia.

    Ezingo dituzu

    bi jainko adoratu.

    Ondo hautatu nor zerbitzatu

    bihotza ongi zainduz.

  2. 2. Norena zara zu?

    Nor jarraituko duzu?

    Jainko bat egiazkoa da

    eta bestea faltsua.

    Mundu honi leial

    nahi ote duzu izan

    edo Aitari, dena eskainiz,

    bere modura biziz?

  3. 3. ‘Ta ni norena naiz?

    Jehobarena argi!

    Zeruko Aita maiteari

    obeditzen diot pozik.

    Bere maitasunaz

    erabat eskertuta,

    berarentzako naiz, bai, biziko

    orain eta betiko!

(Ikusi Jos 24:15; Sal 116:14, 18; 2 Tm 2:19 ere)