Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

43. KANTA

Eskerrak emateko otoitza

Eskerrak emateko otoitza

(95. Salmoa 2)

  1. 1. Mila esker, Aita maite Jehoba,

    otoitz entzule zaitugunari.

    Itzal, babes ‘ta aterpe emaile,

    zaintzen duzu maite duzun hori.

    Malkoz betetzen zaizkigu begiak

    akatsen erruz, gu bekatari!

    Baina erreskateari eskerrak,

    bihurtzen duzu zikina garbi.

  2. 2. Bihotz-bihotzez milesker Jehoba,

    ondo-ondoan zaitugu, Aita.

    Leial izaten laguntzen gaituzu,

    gure bidean argia zara.

    Zure indarra jasotzen dugunez,

    zutaz hitz egiteko gai gara.

    Zein pozik zure Lekuko izanik,

    hau bai ohorea, esker mila!

(Ikusi Sal. 65:3, 5, 12 [65:2, 4,11, NWT]; Flp. 4:6 ere)