Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

52. KANTA

Kristau eskaintza

Kristau eskaintza

(Hebrearrei 10:7, 9)

  1. 1. Eskertzen dizut, Jehoba,

    egin duzun dena,

    zure eskuen sormena,

    hunkitzen nauena.

    Unibertso hain zabala,

    zeru-lur, bizia…

    Den-dena zuk sortu duzunez,

    jaso aintza guztia.

  2. 2. Bataiatzean, Jesusek,

    otoitz egin zuen:

    «Zure nahia bete nahi dut,

    entzun Aita, arren».

    Jesus gantzutu zenuen

    onartuz eskaintza.

    «Obedituko dizut beti»,

    eman zuen hark hitza.

  3. 3. Zure aurrera nator gaur

    zu ohoratzeko,

    nire bizia bihotzez

    zuri eskaintzeko.

    Semea eman zenuen

    ni neu salbatzeko.

    Zuretzat biziko naiz, Aita,

    orain eta betiko.