Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

61. KANTA

Aurrera lekukook!

Aurrera lekukook!

(Lukas 16:16)

  1. 1. Tinko ‘ta ausart borrokatzen dute

    egiaren alde, azken txanpan daude.

    Satanas izan arren kontra,

    lasai daude, lagun dute Jehoba.

    (ERREPIKA)

    Aurrera lekukook! Sendo bihotzak!

    Poz-pozik lanean nahi gaitu Jainkoak!

    «Paradisua dator ziztu bizian»

    zabaltzen dugu mundu guztian.

  2. 2. Bide errazik ez dugu nahi hartu.

    Ez dugu izan nahi munduaren lagun.

    Mantenduz beti leial, garbi,

    lanean gabiltza buru-belarri.

    (ERREPIKA)

    Aurrera lekukook! Sendo bihotzak!

    Poz-pozik lanean nahi gaitu Jainkoak!

    «Paradisua dator ziztu bizian»

    zabaltzen dugu mundu guztian.

  3. 3. Jainko gorenaren izen santua,

    Jehoba ‘ta bere Erreinu justua,

    gogotsu defenda ditzagun,

    lur oso-osoan egin ezagun.

    (ERREPIKA)

    Aurrera lekukook! Sendo bihotzak!

    Poz-pozik lanean nahi gaitu Jainkoak!

    «Paradisua dator ziztu bizian»

    zabaltzen dugu mundu guztian.

(Ikusi Irt. 9:16; Flp. 1:7; 2 Tim. 2:3, 4; St. 1:27 ere)