Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

63. KANTA

Jehobaren lekukoak gara!

Jehobaren lekukoak gara!

(Isaias 43:10-12)

  1. 1. Egin ditu jendeak

    jainko faltsu okerrak,

    egur ‘ta harrizko

    irudi hutsak;

    ez dakite inola

    zer dakarren geroak.

    Jehoba da benetakoa,

    profeziaren Jainkoa.

    (ERREPIKA)

    Esan lau haizetara:

    «Gu Lekukoak gara!».

    Harro gaude Jehoba baita

    betiko gure Aita.

  2. 2. Goaz predikatzera

    txoko guztietara,

    berri onak denei

    eramatera.

    Libre egingo ditu

    egiak, badakigu,

    hori kontatu nahi diegu,

    denok batera abestu!

    (ERREPIKA)

    Esan lau haizetara:

    «Gu Lekukoak gara!».

    Harro gaude Jehoba baita

    betiko gure Aita.

  3. 3. Bere izen gorena

    goaz defendatzera,

    gaizkile guztiei

    abisatzera:

    «Jainkoa ez iraindu,

    bihotzetik damutu.

    Gozatu poza ‘ta bakea,

    bizitza amaigabea!».

    (ERREPIKA)

    Esan lau haizetara:

    «Gu Lekukoak gara!».

    Harro gaude Jehoba baita

    betiko gure Aita.

(Ikusi Is. 37:19; 55:11; Eze. 3:19 ere)