Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

75. KANTA

«Prest nauzu, bidali neu!»

«Prest nauzu, bidali neu!»

(Isaias 6:8)

  1. 1. Jendeak du mespretxatzen

    Jehoba han eta hemen.

    «Ez da Jainkorik» diote;

    gezurtitzat jotzen dute.

    Nor dago prest goresteko,

    bere alde egiteko?

    (ERREPIKA 1)

    «Ni prest nauzu, bidali neu!»,

    esaten dut fede biziz.

    «Ohore handiagorik non?

    Prest nauzu, bidali neu!».

  2. 2. Bera ezagutu gabe

    erruduntzat jotzen dute.

    Harrizko jainkoak gurtzen

    Jehoba dute iraintzen.

    Nork nahi ditu abisatu?

    Nork zer datorren argitu?

    (ERREPIKA 2)

    «Ni prest nauzu, bidali neu!»,

    hitz egingo dut ausarki.

    «Ohore handiagorik non?

    Prest nauzu, bidali neu!».

  3. 3. Gaiztoen injustiziak

    sufritzen ditu apalak.

    Egia ‘ta berri onak

    bilatzen ditu zintzoak.

    Nork nahi die predikatu?

    Nork nahi ditu kontsolatu?

    (ERREPIKA 3)

    «Ni prest nauzu, bidali neu!»,

    maitasunez irakatsiz.

    «Ohore handiagorik non?

    Prest nauzu, bidali neu!».

(Ikusi Sl 10:4; Eze 9:4 ere).