87. KANTA
Etorri eta indarberritu!
(Hebrearrei 10:24, 25)
-
1. Galdutako munduan bizi gara,
Jaungoikorik gabekoa,
zuzentzeko ondo gure urratsak
behar dugu gida ona.
Bilerek itxaropena dakarte,
konfiantza Jaungoikoan,
ekintza bikainetara bultzatuz
indartzen dute gogoa.
Bileretan adituko ditugu
Aitaren mintzo goxoak.
Jehobarengan daukagun fedea
egingo dute sendoa.
-
2. Jehobak badaki behar duguna,
entzun adi bere hitza;
bileran izanez lortuko dugu
zeruko jakinduria.
Anaia helduek zaintzen gaituzte,
segi gogoz hauen gida.
Elkarri maitasuna erakutsiz
gaude Aitaren herrian.
Beraz, segi pozik beti elkartzen
mantenduz fede bizia.
Honela batera gurtuko dugu
gure Jaungoiko Handia.
(Ikusi Sal 37:18; 140:2 [140:1, NWT]; Es 18:1, NWT; Ef 5:16, NWT; St 3:17 ere)