Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ezkerraldean: Ian urakana, Florida, AEB, 2022⁠ko iraila (Sean Rayford/Getty Images); erdialdean: Emakume bat bere semearekin ihes egiten, Donetsk, Ukraina, 2022⁠ko uztaila (Alex Chan Tsz Yuk/SOPA Images/LightRocket via Getty Images); eskuinaldean: COVID testak jende askori egiten, Pekin, Txina, 2022⁠ko apirila (Kevin Frayer/Getty Images)

ERNE SEGI!

2022: Antsietatearen eta nahasmenaren urtea | Zer dio Bibliak?

2022: Antsietatearen eta nahasmenaren urtea | Zer dio Bibliak?

 2022⁠an zehar, etengabe entzun ditugu gerra, arazo ekonomiko eta hondamendi naturalei buruzko berriak. Bibliak bakarrik azaltzen du gertaera hauek duten benetako esanahia.

2022⁠ko gertaeren benetako esanahia

 Azken urteko gertakariek are argiago uzten dute Bibliak deskribatzen dituen «azken egunetan» bizi garela (2 Timoteori 3:1). Garai hau 1914. urtean hasi zen. Ikus ezazu azken gertakariek nola egiten duten bat Bibliak gure garairako aurresan zuenarekin:

 Gerrak (Mateo 24:6).

  •   «2022⁠a Europara gerraren ikara itzuli zuen urtea izan zen». a

 Goseteak (Mateo 24:7).

  •   «2022: Gosete izugarrien urtea». b

 Izurriteak (Lukas 21:11).

  •   «Polioa berpiztu da, eta tximino-baztangak eta COVID-19⁠ak kalte handiak egiten jarraitzen dute. Egoera honek argi utzi du zein arriskutsuak diren gaixotasun kutsakorrak eta zein ahulak garen gizakiok». c

 Gauza ikaragarriak (Lukas 21:11).

  •   «Bero boladak, lehorteak, suteak eta uholdeak. 2022⁠ko uda muturreko fenomeno metereologiko ugarirengatik gogoratua izango da. Gertakari hauek suntsipena, milaka eta milaka lagunen heriotza eta milioika pertsonek euren etxeak galtzea eragin dute». d

 Iraultza-hotsak (Lukas 21:9).

  •   «2022⁠an arazo ekonomikoak zirela eta, bereziki inflazioarengatik, hiritarren haserrea areagotu egin zen. Ondorioz, gobernuen aurkako protesta izugarriak egon ziren». e

Zer ekarriko digu hurrengo urteak?

 Inork ezin du zehaztasun osoz jakin zer gertatuko den 2023⁠an. Baina ziur dakiguna honakoa da: Jainkoaren Erreinuak, edo zeruko gobernuak, laster lurrean aldaketa handiak ekarriko dituela (Daniel 2:44). Gobernu honek giza sufrimenduaren iturria kendu eta Jainkoaren nahia lurrean betetzen dela ziurtatuko du (Mateo 6:9, 10).

 Jesu Kristoren aholkua jarraitzera animatzen zaitugu: Erne segi munduko gertakariek Biblia profeziak nola betetzen ari diren ikusten (Markos 13:37). Bibliak orain lagundu zaitzake, eta zuri eta zure familiari etorkizunerako benetako esperantza eman ahal dizue. Honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

a AP News, «2022 Was Year the Horror of War Returned to Europe», Jill Lawless, 2022⁠ko abenduak 8.

b Elikagaien Mundu Programa, «A Global Food Crises».

c JAMA Health Forum, «Living in an Age of Pandemics—From COVID-19 to Monkeypox, Polio, and Disease X», Lawrence O. Gostin, JD, 2022⁠ko irailak 22.

d Earth.Org, «What’s Behind the Record-Breaking Extreme Weather Events of Summer 2022?», Martina Igini, 2022⁠ko urriak 24.

e Carnegie Endowment for International Peace, «Economic Anger Dominated Global Protests in 2022», Thomas Carothers eta Benjamin Feldman, 2022⁠ko abenduak 8.