Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Surasak Suwanmake/Moment via Getty Images

ERNE SEGI!

2023​ko bero-bolada | Zer dio Bibliak?

2023​ko bero-bolada | Zer dio Bibliak?

 Mundu osoan zehar aparteko bero-boladak eta hauekin loturiko muturreko fenomeno meteorologikoak gertatzen ari dira. Aztertu ondorengo komentarioak:

  •   «Azken 174 urteetako ekainik beroena pasa du munduak» (Administrazio Ozeaniko eta Atmosferikoaren Bulego Nazionala, Estatu Batuetako Merkataritza Departamendua, 2023​ko uztailak 13).

  •   «Italian, Espainian, Frantzian, Alemanian eta Polonian izugarrizko bero-boladari aurre egiten ari dira. Adibidez, Sizilia eta Sardiniako irletan 48ºC-ko tenperatura espero da. Tenperatura hauek Europan erregistratu diren altuenak izan daitezke» (Europako Espazio Agentzia, 2023​ko uztailak 13).

  •   «Planeta berotzen ari den heinean, prezipitazioen intentsitatea eta maiztasuna handitzea espero da, uholde larriagoak sortuz» (Stefan Uhlenbrook, Munduko Meteorologia Erakundearen hidrologia, ura eta kriosferako zuzendaria, 2023​ko uztailak 17).

 Kezkatzen al zaitu muturreko fenomeno meteorologiko hauei buruz geroz eta albiste gehiago entzuteak? Zer dio Bibliak gai garrantzitsu honi buruz?

Aurresan al zituen Bibliak bero-boladak?

 Bai. Bibliak gure garaian ikusiko genituen gertaera batzuk aurresan zituen, eta bero-boladak eta muturreko beste fenomeno meteorologikoak hauekin loturik daude. Adibidez, Jesusek «gauza ikaragarriak» ikusiko genituela aurresan zuen (Lukas 21:11). Mundu osoko tenperaturen igoeren ondorioz, pertsona batzuk gizakiak lurra suntsituko duenaren beldur dira.

Ezinezkoa izango al da lurrean bizitzea?

 Ez. Jainkoak lurra gure betirako bizilekua izateko sortu zuen. Beraz, ez dio gizakiari hau suntsitzen utziko (115. Salmoa 16; Eklesiastes [Kohelet] 1:4NWT). Izan ere, «lurra hondatzen dutenak hondatzeko garaia» iritsiko dela promestu du (Apokalipsia 11:18).

 Jainkoa lurra hondamendi naturaletatik babesteko gai dela eta hau egingo duela erakusten du Bibliak.

  •   «[Jainkoak] ekaitza haize gozo bihurtu zuen eta olatuen orroa [edo zarata] isildu» (107. Salmoa 29). Jainkoak elementu naturalak kontrolatzeko boterea du. Berak jendea sufriarazten duten muturreko fenomeno meteorologikoak konpontzeko gaitasuna du.

  •   «Zuk zaintzen duzu lurra, urez ase eta oparo aberasten» (65. Salmoa 10 [65:9, NWT]). Jainkoari esker, lurra paradisu bihurtuko da.

 Bibliako promesa honi buruz gehiago jakiteko, ikusi «Nork hobetuko du Lurraren egoera?» artikulua.