ERNE SEGI!
Izan esperantza 2023an | Zer dio Bibliak?
2023 urtea hasi ondoren, guretzat eta gure familientzat hoberena espero dugu. Zergatik izan dezakegu etorkizunari buruzko ikuspuntu positiboa?
Bibliak esperantza ematen du
Bibliaren arabera, orain ditugun arazoek ez dute betirako iraungo, laster amaituko dira. Izan ere, Biblian «idatzia dagoen guztia gure ikasbiderako dago idatzia, […] Liburu Santuek ematen duten adoreaz itxaropenari euts diezaiogun» (Erromatarrei 15:4).
Bibliako promesei buruz gehiago jakiteko, irakurri «Etorkizun hobe baten esperantza ziurra» artikulua.
Orain lagunduko dizun esperantza
Bibliaren esperantza «geure bizitzaren aingura tinko eta segurua» izan daiteke (Hebrearrei 6:19). Esperantza horrek oreka mantentzen laguntzen digu; ditugun arazoei aurre egiten, jarrera positiboa izaten eta zoriontasuna lortzen laguntzen digu. Ikusi adibide hauek:
Begiratu Bibliaren esperantzak nola lagundu zion gizon bati adikzio batekin borrokatzen. Ikusi «Nire bizimoduaz nazkatuta nengoen» bideoa.
Begiratu Bibliaren esperantzak nola laguntzen digun maite dugun norbait heriotzan galtzen dugunean. Ikusi Kontsolamendua doluan daudenentzat bideoa.
Indartu zure esperantza
Jende askok gauza onak gertatzeko esperantza du, baina ezin dute jakin beteko diren ala ez. Bibliak ematen duen esperantza desberdina da. Zergatik? Promesa hauek Jehobak a, «gezurrik ez dioen Jainkoak», egiten dituelako (Titori 1:1-2). Jehoba da bere promesa guztiak betetzeko boterea duen bakarra; berak «nahi duen guztia» egin dezake (135. Salmoa 5, 6).
Bibliaren esperantza ziurrak zu ere laguntzea espero dugu. Nola izan dezakezu konfiantza handiagoa esperantza honetan? Biblia arreta handiz aztertuz (Eginak 17:11). Hau lortzeko, probatu ezazu gure doako Biblia ikastaroa. Hasi 2023 urtea modu positiboan!
a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena. Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: «Nor da Jainkoa?».