Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Manuel Reino Berengui/DeFodi Images via Getty Images

ERNE SEGI!

Benetan batu ahal ditu pertsonak Munduko Futbol Txapelketak? | Zer dio Bibliak?

Benetan batu ahal ditu pertsonak Munduko Futbol Txapelketak? | Zer dio Bibliak?

 2022⁠ko azaroak 20⁠tik abenduak 18⁠ra, 5.000 milioi pertsona inguruk FIFAk antolaturiko Munduko Futbol Txapelketa ikustea espero da. Askoren ustez, honelako kirol ekitaldiek ikusleak elkartzea baino askoz gehiago lortu dezakete.

  •   «Kirolak mundua aldatzeko ahalmena du. Inspiratzeko ahalmena du. Jendea modu berezi batean elkartzeko ahalmena du» (Nelson Mandela, Hegoafrikako presidente ohia).

  •   «Futbolak esperantza, poztasun, zaletasun eta maitasun berdinean elkartzen gaitu, baita aniztasunean ere» (Gianni Infantino, FIFAko a presidentea).

 Lortu al ditzake honelako asmo handiak Munduko Futbol Txapelketak edo beste edozein kirol ekitaldik? Ba al dago bakea eta batasuna lortzeko esperantzarik?

Jendea benetan batzea lortzen al du?

 Aurtengo Munduko Futbol Txapelketa, futboletik haratago joan da. Eztabaidak piztu ditu gai sozial eta politikoetan; adibidez, giza eskubide, arrazakeria eta desberdintasun ekonomikoetan.

 Hala ere, pertsona askok Munduko Futbol Txapelketa bezalako nazioarteko kirol ekitaldiak ikusteaz disfrutatzen dute. Baina, jendeak nahi izan arren, ekitaldi hauek ez dute batasun iraunkorrik ekarri. Horren ordez, askotan jendea banatzen duten jarrera eta ekintzak erakusten dituzte. Bibliak «azken egunetan» gauza hauek ohikoak izango zirela aurresan zuen (2 Timoteori 3:1-5).

Mundu osoan batasuna lortzeko benetako esperantza

 Bibliak mundu osoan batasuna egoteko benetako esperantza ematen du. Zeruko gobernu batek lurreko jende guztia batzea lortuko duela promesten du. Gobernu hori Jainkoaren Erreinua da (Lukas 4:43; Mateo 6:10).

 Erreinu horren erregeak, Jesu Kristok, mundu osoan bakea egongo dela ziurtatuko du. Bibliak honakoa dio:

  •   «Haren egunetan, lora bedi justizia, ugaldu bakea» (72. Salmoa 7).

  •   «Berak libratuko du laguntza eske oihuka ari den behartsua […]. Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik» (72. Salmoa 12, 14).

 Gaur egun ere, Jesusen irakaspenek 239 lurraldeetako milioika pertsona batu ditu. Desberdinak direnak ez gorrotatzen ikasi dute. Gehiago jakiteko, irakurri «Rompamos el ciclo del odio» edo «Briser le cercle de la haine» artikulua.

a Fédération Internationale de Football Association, edo Asoziazio Futbolaren Nazioarteko Federazioa.