Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

E+/taseffski/via Getty Images (Stock photo. Posed by model.)

ERNE SEGI!

Adoleszenteen osasun mentala okerrera doa | Zer dio Bibliak?

Adoleszenteen osasun mentala okerrera doa | Zer dio Bibliak?

 2023ko otsailaren 13an, astelehenean, Estatu Batuetako Gaixotasunen Kontrolerako Zentroak (CDC, siglak ingelesez) herrialdeko adoleszenteen osasun mentalari buruzko txosten bat aurkeztu zuen. Txosten honen arabera, institutuetako ikasleen % 40 baino gehiagok etengabeko tristura eta etsipena sentitzen du.

 Kathleen Ethier doktorea nerabeen eta eskola garaian dauden gaztetxoen osasunaz arduratzen den CDCren saileko zuzendaria da. Berak hurrengoa dio: «Azken hamar urteetan, gazteen osasun mentala okerrera joan da. Baina, gaur egungo neska adoleszenteen osasun mentala, eta pentsamendu eta portaera suizidak inoiz baino okerragoak dira».

 Txostenak honakoa zioen:

  •   Neska nerabeen artean, 10etik 1 baino gehiago (% 14), nahi ez zuenean, sexua izatera behartua izan da. Ethier doktorearen arabera, hau benetan kezkagarria da. «Ezagutzen dituzun 10 neska adoleszentetik gutxienez bat, eta ziurrenik gehiago, bortxatua izan da».

  •   3 neska adoleszentetik ia 1ek (% 30) suizidioan pentsatu du serioski.

  •   5 neska adoleszentetik ia 3k (% 57) etengabeko tristura eta etsipena sentitu du.

 Estatistika hauek benetan tristeak dira. Gaztaroa pozik eta zoriontsu egoteko garaia izan beharko litzateke. Zerk lagundu ahal die gazteei gaur egungo estresari aurre egiten? Zer dio Bibliak?

Bibliak nerabeentzako laguntza praktikoa ematen du

 Bibliak orain bizi dugun estresez beteriko garaia argi eta garbi deskribatzen du; eta gaur egungoak «une latzak» izango zirela esaten du (2 Timoteori 3:1-5). Hala ere, Bibliak beti lagungarriak diren aholkuak ematen ditu. Izan ere, mundu osoko milioika adoleszenteri euren erronkei aurre egiten laguntzen ari da. Aztertu itzazu Biblian oinarritutako ondorengo artikuluak:

 Suizidioan pentsatzen ari diren nerabeentzako laguntza

 Depresioari, tristurari edo sentimendu negatiboei aurre egiten ari diren nerabeentzako laguntza

 Bullyinga edo cyberbullyinga jasaten ari diren nerabeentzako laguntza

 Sexu jazarpen eta erasoak jasaten ari diren nerabeentzako laguntza

Bibliak gurasoentzako laguntza praktikoa ematen du

 Bibliak gurasoentzako ere aholku praktikoak ematen ditu. Aholku hauei esker, euren seme-alaba adoleszenteei bizitzako erronkei aurre egiten lagundu ahal diete. Aztertu itzazu Biblian oinarritutako ondorengo artikuluak: