Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Pawel Gluza/500Px Plus/Getty Images

ERNE SEGI!

Animalien kopurua % 73​an murriztu da 50 urteetan | Zer dio Bibliak?

Animalien kopurua % 73​an murriztu da 50 urteetan | Zer dio Bibliak?

 2024​ko urriaren 9​an, Munduko Natura Funtsak txosten kezkagarri bat argitaratu zuen. Honetan, gizakiak animalia basatietan duen eragina azpimarratu zen: «Azken 50 urteetan (1970-2020), ezagutzen den animalia basatien kopurua % 73​an murriztu da». Txostenak hurrengoa ohartarazi zuen: «Zalantzarik gabe, Lurreko bizitzaren etorkizuna, datozen 5 urteetan gertatuko denaren menpe dago».

 Gure planeta estimatzen dugunez eta animalien sufrimendua gorrotatzen dugunez, pertsona asko larrituta daude horrelako txostenak entzutean. Zergatik sentitzen gara horrela? Gure Sortzaileak animaliak zaindu ditzagun nahi duelako (Hasiera 1:27, 28; Esaera Zaharrak 12:10).

 Hau kontuan izanik, hurrengo galdera sortu daiteke: «Lurreko animalia basatiak babesteko gai izango al gara?». Zer dio Bibliak?

Etorkizunerako esperantza

 Animaliak salbatzeko ahalegin handiak egiten dira, baina Jainkoa da benetan salbatu ditzakeen bakarra. Bibliaren arabera, «lurra hondatzen dutenak» hondatuak izateko garaia iritsiko da (Apokalipsia 11:18). Pasarte honek, bi ideia irakasten dizkigu:

  1.  1) Jainkoak ez dio gizakiari Lurra erabat hondatzen edo suntsitzen utziko.

  2.  2) Jainkoak laster konponduko ditu gauzak. Nola dakigu hau? Gizakiek animaliak suntsitzeko arriskua inoiz baino handiagoa delako.

 Zer egingo du Jainkoak arazo hau konpontzeko? Lur osoan aginduko duen zeruko Erreinua, edo gobernua, erabiliko du (Mateo 6:10). Gizaki obedientei animalia basatiak zaintzeko eta babesteko behar duten hezkuntza eta trebakuntza emango die (Isaias 11:9).