Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Anna Moneymaker/Getty Images

ERNE SEGI!

Apokalipsiaren Erlojua aurreratu dute | Zer dio Bibliak?

Apokalipsiaren Erlojua aurreratu dute | Zer dio Bibliak?

 2023​ko urtarrilaren 24​an, zientzialariek Doomsday Clock edo Apokalipsiaren Erlojua a gauerditik inoiz baino gertuago ezarri dute. Erloju hau munduaren amaiera zein gertu dagoen azaltzeko modu bat da.

  •   «“Apokalipsiaren Erlojuak” gizakiak gizadiarekin amaitzeko duen arriskua irudikatzen du. Asteartean, zientzialariek Ukrainako gerra, gerra nuklear bat izatearen beldurra eta krisi klimatikoa dela eta, erloju honetako orratzak gauerditik inoiz baino gertuago ezarri zituzten» (AFP International Text Wire).

  •   «Zientzialariek, asteartean, “Apokalipsiaren Erlojua” gauerdira iristeko 90 segundutara mugitu zela adierazi zuten. Gizakia ez da sekula Harmagedonetik hain gertu egon» (ABC News).

  •   «Gizadia desagertzeko arriskua inoiz baino handiagoa dela ohartarazi du nazioarteko zientzialari talde batek» (The Guardian).

 Gertu al dago gizakiaren eta gure planetaren amaiera? Etorkizunaren beldur izan behar al dugu? Zer dio Bibliak?

Zer gertatuko da etorkizunean?

 Bibliaren arabera, «lurrak betirako iraungo du» eta «beti bertan biziko» diren pertsonak egongo dira (Kohelet 1:4NWT; 37. Salmoa 29). Gizakiak ez du lurra suntsituko, ezta bizi ezin daitekeen leku bihurtuko ere.

 Hala ere, Bibliak amaiera bati buruz hitz egiten du. Adibidez, hurrengoa dio: «mundua eta beronen grinak iragan egiten dira» (1 Joan 2:17).

Positibo mantentzeko arrazoiak

 Nahiz eta munduan arazoak egon, Bibliak jarrera positiboa izaten laguntzen digu. Nola?

 Bibliari probetxurik handiena ateratzeko, probatu ezazu gaur bertan gure doako Biblia ikastaroa.

a «Apokalipsiaren Erlojua jendeari ondorengoa ohartarazteko modu bat da: guk sortutako teknologia arriskutsuaren ondorioz, gure mundua suntsitzetik gertu gaudela. Metafora honek, planetan biziraun nahi badugu, konpondu behar ditugun arazoak zeintzuk diren gogorarazten dizkigu» (Bulletin of the Atomic Scientists).