Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Justin Paget/Stone via Getty Images

Bakardadearen epidemia: Nola egin aurre?

Bakardadearen epidemia: Nola egin aurre?
  •   «Gutxi gorabehera Estatu Batuetako helduen erdiak noizbait bakarrik sentitu dela esan du. Kantitate honen gehiengoa gazteak dira» (Our Epidemic of Loneliness and Isolation: The U.S. Surgeon General’s Advisory on the Healing Effects of Social Connection and Community, 2023).

  •   «[Munduko Osasun Erakundeak] gizarte loturei buruzko batzorde bat sortu duela aipatu du. Batzorde honen helburuak hauek dira: Bakardadeari aurre egitea hau osasunerako mehatxu arriskutsua delako, harremanak premiaz bultzatzea eta herrialde guztietan, bertako irabaziak zein diren axola gabe, bakardadeari aurre egiteko soluzioak azkarrago zabaltzea» (Munduko Osasun Erakundea, 2003​ko azaroak 15).

 Bibliak harreman onak izaten laguntzen diguten aholku praktikoak ematen ditu.

Biblia printzipio lagungarriak

 Murriztu besteengandik isolatzen zaituzten jarduerak. Jarduera hauen barne sare sozialen gehiegizko erabilera dago. Saiatu jendearekin aurrez aurre egoteko eta benetako lagunak egiteko aukerak bilatzen.

  •   Biblia printzipioa: «Adiskideak beti zaitu maite, anaia larrialditarako jaioa da» (Esaera Zaharrak 17:17).

 Bilatu besteei laguntzeko aukerak. Besteen alde ekintza onak egiteak, harremanak sendotzeaz gain, hobeto sentiaraziko zaitu.

  •   Biblia printzipioa: «Zorion gehiago du emateak hartzeak baino» (Eginak 20:35).

 Bisitatu gure webgunea Bibliak lagun onak egiteko ematen dituen aholku lagungarri gehiago jakiteko.