Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

fcafotodigital/E+ via Getty Images

Begano izatea | Zer dio Bibliak?

Begano izatea | Zer dio Bibliak?

 Mundu osoan, jende asko beganismoan dago interesatuta.

  •   «Beganismoa pentsatzeko eta bizitzeko modu bat da. Honen alde daudenek ahal duten guztia egiten dute animaliak krudelkeriaz ez tratatzeko eta animaliak janari, arropa edo beste helburuetarako ez esplotatzeko» (The Vegan Society).

 Animaliez kezkatzeaz gain, batzuek begano izatea erabakitzen dute arrazoi erlijiosoek bultzatuta, edota ingurugiroa edo euren osasuna hobetzeko.

  •   «Beste dietak ez bezala, beganismoa filosofia bat, aukera etiko bat eta mundu osoan eragina izan nahi duen aktibismo forma bat bezala ere ikusten da askotan» (Britannica Academic).

 Lurreko arazoen konponbidea al da beganismoa? Zer dio Bibliak?

Gizaki eta animaliei buruzko gure sortzailearen ikuspuntua

 Bibliaren arabera, gure sortzailearentzat, Jehobarentzat a, gizakiak animaliak baino nagusiagoak dira eta animaliak gizakiaren autoritatepean jarri ditu (Hasiera 1:27, 28). Denborarekin, Jainkoak gizakiei animaliak jaten utzi zien (Hasiera 9:3). Hala ere, Jainkoak ez du animaliei tratu txarrik ematea onartzen (Esaera Zaharrak 12:10).

 Bibliak esaten duenez, haragia jatea erabaki pertsonala da b. Gainera, gure erabakiak ez gaitu Jainkoaren begietara pertsona hobeak egiten (1 Korintoarrei 8:8). Beraz, inork ez luke beste edonor kritikatu behar zer jatea erabakitzen duenarengatik (Erromatarrei 14:3).

Etorkizun hobea izateko bide bakarra

 Aukeratu dugun bizimoduak ez dituela munduko arazoak konponduko esaten du Bibliak. Arazo askoren sustraia, mundu honetako sistema politiko, sozial eta ekonomikoan dago, eta hauek ezin ditu inork konpondu. Bibliak honakoa dio:

  •   «Ezin baita okertua zuzendu» (Kohelet 1:15).

 Sortzailea izango da gure arazoak konponduko dituena. Nola egingo duen deskribatzeko, hitz figuratiboak erabiltzen ditu Bibliak.

  •   «Zeru berria eta lur berria ikusi nituen, suntsituak baitziren lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta jadanik itsasorik ere ez zen» (Apokalipsia 21:1).

 Jainkoak giza gobernuak edo «lehenengo zerua», «zeru berri» batengatik edo bere zeruko Erreinuarengatik ordezkatuko du. Bere Erreinuak «lehenengo lurra», hau da, gaiztoak direnak ezabatuko ditu. Eta «lur berri» bat, edo bere autoritatepean bizitzeko gogotsu daudenak, aginduko du.

 Jainkoaren Erreinuaren agindupean dauden gizakiek bakarrik ikasiko dute animaliekin bakean bizitzen eta ingurugiroa errespetatzen (Isaias 11:6-9).

a Jehoba Jainkoaren izena da (83. Salmoa 18NWT).

b Bibliak ondorengoa agintzen digu: «ez dezazuela jan […] odolik» (Eginak 15:28, 29). Beraz, ez genuke odolik edan behar, ezta odolustu gabeko haragirik jan behar ere. Gainera, ez genuke odola duen janaririk hartu behar.