Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Rui Almeida Fotografia/Moment via Getty Images

ERNE SEGI!

Biolentzia politikoa | Zer dio Bibliak?

Biolentzia politikoa | Zer dio Bibliak?

 Biolentzia politikoa munduan zabaltzen ari da.

  •   Mexikon 39 hautagaien hilketa gertatu da, orain arte eman den maximoa. Egon den biolentzia politikoak, Mexikoko 2023-2024​ko hauteskundeak ilundu ditu.

  •   Europan, azkenaldian, biolentzia politiko ugari egon da. Esaterako, 2024​ko maiatzaren 15​ean, Eslovakiako lehen ministroa hiltzen saiatu ziren.

  •   Estatu Batuetan zur eta lur gelditu dira, Donald Trump presidente zena hiltzen saiatu zirelako 2024​ko uztailaren 13​an.

 Zergatik dago horrenbesteko biolentzia politiko? Amaituko al da noizbait? Zer dio Bibliak?

Politika banaketak aurresanda zeuden

 Bibliaren arabera, «azken egunetan», hau da, gure garaian, jende askok biolentzia eta desadostasunak izateko joera izango zuen.

  •   «Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla. Izan ere, gizakiak […] esker txarreko eta […] anker, […] basati […]; traidore, ausartegi eta itsu [izango dira]» (2 Timoteori 3:1-4).

 Bibliak gaur egun istiluak egongo zirela aurresan zuen ere, hala nola, erreboltak eta liskar politikoak (Lukas 21:9, oharra). Hala ere, biolentzia eta banaketa politikoek ez dute betirako iraungo.

Biolentzia politikoaren amaiera

 Jainkoak giza gobernu guztiak bere zeruko gobernuarekin ordezkatuko dituela azaltzen du Bibliak.

  •   «Inoiz suntsituko ez den erreinu bat ezarriko du zeruko Jainkoak. […] [Erreinu honek] beste erreinu guzti horiek suntsitu eta desagerraraziko ditu eta berak bakarrik iraungo du betiko» (Daniel 2:44NWT).

 Jainkoaren Erreinuak jendea guztiz batuko du eta mundu osoan bakea ezarriko du.

  •   Honen agintariari, Jesu Kristori, «Bakearen Printze» deitzen zaio. Berak ezarriko duen «bakeak ez du amaierarik izango» (Isaias 9:6, 7NWT).

  •   Orain ere, bere herritarrak bakean nola bizi ikasten ari dira. Honen ondorioz, Bibliak dio: «Ezpatak golde bihurtuko dituzte eta lantzak igitai. Ez da naziorik nazioren aurka altxatuko, ez dira gehiago gudurako prestatuko» (Isaias 2:3, 4).

 Gehiago jakiteko, irakurri «Zer lortuko du Jainkoaren Erreinuak?» artikulua eta ikusi Zer da Jainkoaren Erreinua? bideoa.