ERNE SEGI!
Zer gertatzen ari da errespetuarekin? | Zer dio Bibliak?
Errespetua galtzen ari da: paziente zakarrak medikuei oihuka; jatetxeetako bezeroak bertako zerbitzariak gaizki tratatzen; hegazkinetako bidaiariak azafatak erasotzen; ikasle gazteak irakasleak iraintzen, mehatxatzen eta erasotzen; eta politikari batzuk eskandaluzko jarrerak izaten, beste batzuk itxura ona eman nahi duten bitartean.
Biblia errespetuzko jarrera zein den erakusten duen gida fidagarria da. Horretaz gain, gaur egun errespetua zergatik galtzen ari den azaltzen du.
Zer gertatzen ari da errespetuarekin?
Errespetua—ona, morala eta onargarria den jarrera—mundu osoan zehar galtzen ari dela ikusten da.
Duela gutxi, Gallup izeneko enpresa ezagun batek inkesta bat egin zuen Estatu Batuetako balio moralei buruz. Inkesta honen arabera, amerikarren ustez, oraingo egoera morala azken 22 urteetako okerrena da.
Beste inkesta batean, 28 herrialde desberdinetako 32.000 pertsonek hartu zuten parte. Parte-hartzaileen %65ak esan zuen, gaur egun errespetua inoiz baino jende gutxiagok erakusten duela.
Bibliak gaur egun ikusten dugun jarrera aurresan zuen.
«Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla. Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz izango dira; biraolari, gurasoentzat errebelde, esker txarreko […], gaizki-esale [eta] basati» (2 Timoteori 3:1-3).
Profezia honen betekuntzari buruz gehiago jakiteko, irakurri «Aurresan al zuen Bibliak nolakoa izango zen gaur egungo jendea?» artikulua.
Errespetuz jokatzeko gida fidagarria
Errespetua galtzen ari den mundu honetan, milioika pertsonek Biblian jarrera ona izateko gida bikaina aurkitu dute. Izan ere, bertako aholkuak «fidagarriak dira beti, orain eta betirako» (111. Salmoa 8, NWT). Aztertu ditzagun adibide batzuk:
Bibliak esaten duena: «Besteek zuei egitea nahi duzuen guztia, egin zuek besteei» (Mateo 7:12).
Esanahia: Besteak modu atseginean eta errespetuz tratatu behar ditugu, besteek gu tratatzea gustatzen zaigun bezala.
Bibliak esaten duena: «Bazter ezazue, beraz, gezurra eta esan egia nork bere lagun hurkoari» (Efesoarrei 4:25).
Esanahia: Onestoak izan behar dugu esaten eta egiten dugun guztian.
Gehiago jakiteko, irakurri:
«Zer dago ondo eta zer gaizki? Nola jakin?» izeneko Talaia.
«Tolerantzia | Nola lagundu ahal digu Bibliak?» artikulua.