Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Sean Gladwell/Moment via Getty Images

ERNE SEGI!

2 bilioiko gastu militarra | Zer dio Bibliak?

2 bilioiko gastu militarra | Zer dio Bibliak?

 2022​an, mundu osoko gastu militarrak 2,08 bilioi euro inguruko errekorra izan zuen. Hau, batez ere, Errusiak Ukraina inbaditzearen ondorioa izan da. Bakearen aldeko Ikerketen Stockholmeko Nazioarteko Institutuak (SIPRI) 2023​ko apirilean argitaratu zuen txostenaren arabera, hauek dira 2022​ko zifrak:

  •   Europako gastu militarrak «%13​ko igoera izan zuen urtean zehar. Hau, gerra hotzaren ondoren, Europak urte batean gastatu duen zifrarik altuena izan da».

  •   «Errusiaren […] gastua %9,2 igo dela kalkulatzen da. Honen ondorioz, munduan gehien gastatzen dutenen artean 5. postutik 3. postura pasa da».

  •   Estatu Batuek gastu militarrik handiena dute. «Munduko gastu militarraren %39​a berea da».

 «Azken urteetako gastu militarraren etengabeko igoerak geroz eta inseguroagoa den munduan bizi garela erakusten du», esan zuen ekonomian doktoretza duen Nan Tian-ek, SIPRI institutuaren txosteneko partaide batek.

 Bibliak munduko superpotentzien arteko tentsioak handituko zirela aurresan zuen, eta bakea izateko itxaropen bakarra zein izango den azaltzen digu.

Tentsio militarraren igoera aurresanda zegoen

  •   Bibliak bizi garen garaiari «azken» egunak deitzen dio (Daniel 8:19).

  •   Danielen liburuak, garai honetan, munduko potentziak elkarren aurka lehian egongo zirela aurresan zuen. Munduko potentzia hauek elkarri «erasoko» zioten, edo boterea lortzeko elkarren artean borrokan arituko ziren. Borroka honen barne «altxor» edo baliabide ekonomiko ugari gastatuko zen (Daniel 11:40, 42, 43).

 Bibliako profezia emozionante honi buruz gehiago jakiteko, ikusi Betetako profezia: Daniel 11. kapitulua bideoa.

Nola lortuko da benetako bakea?

  •   Jainkoak giza gobernuak ordezkatuko dituela dio Bibliak: «Inoiz suntsituko ez den erreinu bat ezarriko du zeruko Jainkoak. Eta erreinu hau ez da beste herriren baten eskuetara aldatuko. Beste erreinu guzti horiek suntsitu eta desagerraraziko ditu eta berak bakarrik iraungo du betiko» (Daniel 2:44NWT).

  •   Jehobak a gizakia egiteko gai ez dena egingo du: benetakoa eta betirako den bakea lortu. Nola? Bere zeruko Erreinuak armak eta biolentzia guztia desagerraraziko ditu (46. Salmoa 9, 10 [8, 9, NWT]).

 Jainkoaren Erreinuak lortuko duenari buruz gehiago jakiteko, irakurri «El Reino de Dios traerá “paz en abundancia”» edo «Sous le royaume de Dieu, “ la paix abondera ”» artikulua.

a Bibliaren arabera, Jehoba da Jainkoaren izena. Informazio gehiagorako, ikusi Gozatu bizitzaz betirako! liburuaren 4. ikasgaia: «Nor da Jainkoa?».