Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

hadynyah/E+ via Getty Images

ERNE SEGI!

Gerrak eta klima aldaketak elikagai krisia areagotzen du | Zer dio Bibliak?

Gerrak eta klima aldaketak elikagai krisia areagotzen du | Zer dio Bibliak?

 Ukrainako gerra eta klima aldaketaren ondorioz, geroz eta zailagoa da mundu mailan janaria banatzea. Hau bereziki larriagoa da garatu gabeko herrialdeetan.

  •   «Beste batzuen artean, gatazka, klima aldaketa eta energiaren prezioaren ondorioz, janaria produzitzea eta eskuragarri izatea geroz eta zailagoa da» (António Guterres, NBEko idazkari nagusia, 2023​ko uztailaren 17).

  •   «Ukrainatik zerealak exportatzeko egin zen akordiotik ateratzea erabaki du Errusiak. Adituek uste dute, honen ondorioz elikagai krisi globala areagotuko dela eta janari gutxi dagoen herrialdeetan, bereziki Afrikako Iparraldean eta Ekialde Hurbilean, janaria garestituko dela» (atalayar.com, 2023​ko uztailak 23).

 Zer dio Bibliak elikagai krisiari eta etorkizunari buruz?

Bibliak elikagai krisiak aurresan zituen

  •   Jesusek honakoa aurresan zuen: «Nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; goseteak […] izango dira han eta hemen» (Mateo 24:7).

  •   Bibliako Apokalipsia liburuak lau zaldun sinboliko deskribatzen ditu. Hauetako batek gerra irudikatzen du. Honen ondoren, gosetea irudikatzen duen zalduna dator. Bibliaren arabera, garai horretan janaria lortzea zaila izango zen eta neurriz gaineko prezioak egongo ziren: «Begiratu eta zaldi beltz bat ikusi nuen. Haren gainekoak balantza bat zuen eskuan, eta ahots antzeko bat entzun nuen […] esaten: “Kilo bat gari bakarrik eguneko soldataz; hiru kilo garagar bakarrik eguneko soldataz”» (Apokalipsia 6:5, 6).

 Elikagai krisiekin lotutako Biblia profezia hauek orain betetzen ari dira, Bibliak «azken egun[ak]» deituriko garaian (2 Timoteori 3:1). Azken egunei eta Apokalipsia liburuko lau zaldunei buruz gehiago jakiteko, ikusi Mundua 1914 urtetik aurrera aldatu egin da bideoa eta irakurri «¿Qué representan los jinetes del Apocalipsis?» edo «Les cavaliers de l’Apocalypse : qui sont-ils?» artikulua.

Nola laguntzen gaitu Bibliak?

  •   Bibliak aholku praktikoak ematen dizkigu egoera zailei aurre egiteko. Aholku hauek elikagaien prezioen igoerari eta janari eskasiari aurre egiten ere lagundu gaitzakete. Ikusi hauetako aholku batzuk «Nola bizi diru gutxiagorekin» artikuluan.

  •   Gainera, Bibliak egoera hobera egingo duen esperantza ematen digu. Izan ere, guztiok janari ugari izango dugula promestu du etorkizunerako: «Izan bedi gari ugari lurraldean» (72. Salmoa 16). Bibliak etorkizunerako promesten duen esperantzari buruz gehiago jakin nahi baduzu edo esperantza honetan sinesteko arrazoiak ezagutu nahi badituzu, jo «Etorkizun hobe baten esperantza ziurra» artikulura.